XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Haüteskunde ürrina Gotaine-Irabarnen, barantailan egin den lanen estrenatzean, zazpi politikari hor ziren horietan bost sozialistak. Aipageietan, Gotaineko Tomas etxea eta Irabarneko plazaren arraberritzeak. Tomas etxean 200 000€ kostatü zaio herriari, etxalte zaharretik bi apartamentüen sortzeko. Irabarneko plazak aldiz 105 000€ kostatü zaiolarik. Lanetan, sartzea hersitürik izan da, arrabotüa berdez margotürik eta argi azkarrak ezarririk. Bestalde, eliza aitzinean ütürria berritürik izan da eta jauregiko mürrüa pusatürik, leküaren emendatzeko. Plaza berezia izatez, oto eta hoiñezkoen artean alkar bizitzeko bideko kodigo berria ezarri düe non ere hoiñezkoak diren nausi plaza hortan.

Entzün Bernard Lougarot Gotaineko aüzapeza :

"Agur Maule Orok bat" eta "Honki jin Maule-Lextarre Mauleon-Licharre" logo berriari. Ohartü zideen bezala, Mauleko herriari lotürik diren dokumentü, web güne, otoa eta beste, logo berri batekin dira. Dena hasi zen Mauleko herriko web günearen arraberritzearekin, ikustez leheneko logoa zahartürik zela eta "Orok Bat" hütsekin idatzirik zela, beste logo berri baten egitea deliberatü züen. Eztabada zonbaiten ondotik, logo berri bat eginarazi düe Paueko enpresa bati. Bertan, Maule-Lextarre elebidünez ikusten ahalko da, zola berde eta agerian espartiña bat, laubürü eta zühain bat.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza : 

Xiberoa Herri Alkargoako biltzarran aipagei nausia izan da 2012 ko büdjeta. Aldi hontan, orientabideak  presentatü dira bozkan ezarriko direlarik martxoan. 2012ko xedeak aipatü beno lehen, 2011ko kontüetaz bilduma egin da, kasik 6 miliuko büdjeta da, postü nausietan ondarkinak 1,6 miliuekin ; herrier sos lagüntzak 2 miliu ; Atharratze eta Mauleko haurzaintegiak 2 miliu. Bestetik, sos sartzeetan Legarrak eta Estatüaren lagüntzak dira sos ütürri handienak. Azken urteetan, Estatüaren lagüntza ttipitzen ari da eta fresak aldiz emendatzen dira. Hots, Herri Alkargoa behartürik izanen da legarren emendatzea, hala nola, ondarkinetan % 2ez goratzea. Beste aipageietan, Batera plataformako bi ordezkariek aipatü düe mementoan eramanik den gogoeta Lürralde Erreformaz eta Eüskal-Herriko Institüzione bereziaz. Azkenik, Mauleko epizeria sozialaren lanaren aipamen bat egin düe ere bi ardüradünek.

Entzün Hervé Lanouguerre Herri Alkargoako aitzin kontüak aipatzen :


Entzün Jean-Pelle Iriart Herri Alkargoako haütetsüa, Baterako plataforma presentatzen : 

Mendixka Xarrikotapeko ondarkintegia eraikiko düen ofizialeak presentatü dütü Bil ta Garbi sindikatak Maulen. Bioreva eta Iris enpresak haütatürik izan dira, berexketa eta lürbeltzaren güneen egiteko. Haatik, Hastoy, Alkar, eta Arla leküko enpresekin lan eginen düe eraikuntzen altxatzeko. Azken ondarren lürperatzeko günea ere Castillon, Colas, Sobamat, Eurovia eta Lafitte leküko enpresek düe eginen. Enpresa horik algar jüntatü dira merkatüaren ükeiteko eta bereziki lanen egiteko epeetan. Lanak üda gabe hasiko dira eta urte bat iraunen düe. 2013ko üdatik landa dateke zerbütxüan Mendixka ondarkintegia.

Entzü Alain Iriart Bil ta Gargi sindikateko lehendakaria : 


Entzün Domino Hastoy enpresako ardüradüna : 

Entzün Bioreva enpresako ardüradüna :

 

Berrehün bat jente bildü da barantailaren 11an Mauleko plazan, eskola postü zerratzen gaitzesteko. "Haboroxe izan balira hobeki zatekeela" entzüten zen, emeki emeki Xiberoko eskola ttipien arrenküra izanen delakoz. "Hezkunde Nazionalak, nahitara eüskara eta frantsesa bizkar ezarten dütüala, posten zerratzeko püntüan lehia baten sortzeko, ez zepo hortara erortea" zeioien etxeko zonbaitek. Bestalde, ait'amen araberan "Helbürüa argi dela, zer nahi estakürüa erabiliz, posten zerratzea beita. Haurren heziketaren bizkar ezin dela sos pübliko ekonomiarik egin, eta gisa hontako erabakiak hürrünegi hartürik direla..." zeion haütetsi batek.  Barantailaren 13an, Urdiñarbe eta Muskildiko eskolako etxekoek kümitatzen dütüe bi herrietako jente güziak, 4.00 etan eskolan eginen den algarretaratzean parte hartzera, tenore hortan Ikuskaritza agertüko beita. Montorik Ikuskaritzarekilanko hitzordüa barantailaren 14an arrestiritan düke eta Maulekoak gaüan Oloruen.

Entzün manifestaldian bildürik izan diren lekükotarzünak : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan