XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Lürralde Erreformaren kari, herrien arteko alkarlanerako, departamentüko proposamena presentatürik izan da arramaiatz hontan, Xiberoko Hur Sindikataren bilküran. Proposamen hontan frantses estadoko zerbütxüek, Ühaitz errekaren eremüaren heineko hur sindikat bakar baten egitea aitzinatzen düe, bena ez düe nihor behartzen mementoko. Beraz Xiberoko Hur Sindikatatik kanpo diren herriak, Maule, Santa-Grazi, Larraiñe, Garindaine edo Urdiñarbe besteak beste, botingoan sartzen ahalko dira, nahiküntea erakusten badüe. Bena mementoko herri horiek ez beitüe interesik bide horren hartzeko, pentsa daiteke ez dela gaüza handirik kanbiatüko epe llabürrean pürü.

Entzün Brousset Matheu jauna, Xiberoko Hur Botingoako bürüa :

Arramaiatzaren 25ean, 3000 bat jentek manifestatü düe Baionako karriketan euro aginduaren kontre eta Aurore Martinen süstengüz. Xiberotar zonbaitek, Baionara joaiteko ahalik ez züenek eta egoera larri honen salatzeko inportantziaren aitzinean, 130 bat jentek manifestatü düe Auroren sort herrian Maulen. Aurore Martinek hamabi urteko presontegi zigorra arriskatzen düala espainan, hitzaldi baten egitea gatik hegoaldean. Sei hilabetez gorderik egon ondoan arramaiatzaren 18an agertü zela bizitza püblikoala hainbat eragile sindikal, politiko eta besten süstengüarekin. Ekainaren 21ean Baionan, poliziak Auroren arrestatzea ixeatü dü bena herritarren süstengüaren ondorioz libre baratü da. Auroren sustengü taldek, mobilizatzen jarraiki behar dela azpimarratü düe. Eta arrestatürik izanen den egünean algarretaratzeak eginen direla Mauleko hedexuritegi aitzinean egüerdi eta arrestiriko 6etan.

Entzün Aurore Martinen lekükotarzüna Baionako manifestaldian :

Espainalatzeko baimena frantses jüztiziak eman ondoan, iragan abentüaz geroztik, Aurore Martin Batasunako militante politikoa gorderik da. Berriz agertzea erabaki dü eta ondorioer bürü egitea, erran nahi beita espainalatzeari. Honenbeste lagün, haütetsü edo sindikatetako militanteek beren gain hartü züen Aurore Martinen süstengatzea edo aterbetzea. Egoera politikoa kanbiatü da bere ustez eta beraz, bere gordeleküa utziko dü, bizitza publikoala ützültzeko. Bestalde, Euroaginteaz egünaldi berezi bat eginen da arramaiatzaren 18an neskenegünarekin Miarritzen.

Entzün Aurore Martin Batasunako militantea :


Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

Xiberoko internet sarbide berri bat presentatürik izan da arramaiatz hontan Maulen. Herri Alkargoa, Turisma Bülegoa ala Odace alkartea, egitüra ezbardin horiek, algarrekilanko komünikazione baten plantatzeko gogoeta eraman düe. Azkenean, Internet güne berri bat sorarazi düe. Egitüra bakotxak züan günea eta helbidea desagertüko da urte ondarra gabe, « soule.xiberoa.fr » Xiberoa Herri Alkargoaren helbidean batürik egoiteko. Egitürek, alkarteek, enpresek edo edozoin herritar soilak parte hartzen ahalko düe günearen biziarazteko.

Entzün Adrien Béguerie Xiberoa Herri Alkargoako ordezkaria :

« Bidean » Bai Euskarari labela edo segürmarka esküratü dü Xiberoa Herri Alkargoak maiatz hontan Maulen. Ipar Eüskal-Herriko lehen Herri Alkargoa da ezagütageri hori bereganatzen düana. Herri Alkargoako haütetsüek ürrats horren inportantzia azpimarratü düe, ez « Bai Euskarari » alkarteari sogitez baizik, bena üngürüne osoari so egitez. Haatik, orano bidea lüze izanen dela, Herri Alkargoaren zerbütxü güzien eüskaraz emaiteko gei izan artino, gehitü düe eskentü düen prentsa aitzinekoan. Nahiküntea ez bada eskaz, hiztünak aldiz bai. "Bai Euskarari" Ziurtageriaren alkarteko Ihintza Aldanak bere aldetik baieztatü deikü Eüskararen ofizialtarzüna lagüntgarri izan daitekeala hürrünago joaiteko.

Entzün Allande Socarros Xiberoa Herri Alkargoako Eüskara Batzoredekoa :


Entzün Ihintza Aldana "Bai Euskarari" Ziurtageriaren alkartekoa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan