XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Üsantxa den bezala, kabana eta lepoen antxerarik ez da haboro izanen Xiberoko Botingoaren beitan. Gütün zerratüen bidez dira eginen alokaidatzeko eskentzak. Bestalde, oihan jabe diren hiri ala botingoek, 2€ hektarrakal pakatü behar dükee beren oihanentako administrazioari. Legea bozkatürik izan da Lege Biltzartegian bena aplikatzeko dekretoa ez da orano izenpetürik, Botingoa lege honen kontre altxatü da.

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako lehendakaria : 

Sohütako haütetsi, herriko langile eta herriko alkarteen ordezkariekin urte berria ospatü dü Christelle Mange herriko aüzapezak. Mera berriak parada baliatü dü urteko txostenaren egiteko eta ondoko xedeen aipatzeko. Berriki eginik izan den jente kontaketaren araberan, 1327 bizizale bada Sohütan, jentetzea ber heinean egon da. Urteko lan handienak egin dira herriko bideetan, herri handia izanez 58 kilometro bada herriaren gain, 170000 eurok ezarririk izan dira. Proiektuetan, eskola berriaren eraikitzea da xede nausiena, dozier muntajeak denbora hanitx hartü ondoan, aurten lanek abiatü behar lükee, 2013ko sartzea eskola berrian egiteko.

Entzün Christelle Mange Sohütako aüzapeza : 

Presoak, presontegiak eta herritartarzüna aipagei izanen dira Tarnose, Baiona eta Maulen abentü hatsarrean. Hiru hitzordü proposatürik dira abentüaren 9 eta 10ean.  Ostiralearekin, Tarnozeko Mediatekan, gaüko 21etan « Herritartasun eta Presontegia » mintzaldi eztabada iraganen da heinbat parte hartzaleekin eta neskenegünean Baionako Mediatekan arrestiriko 17.15etan « Dans la peau d’un maton » libürüaz mintzatzeko kümit zidee Arthur Frayer idazlearekin. Azkenik, Maulen “Toute ma vie en prison”, Ipar Ameriketako presontegietan düala 30 urtez etxekirik den Mumia Abu Jamal aipatzen düan, Marc Evans eta William Francome-en filma dokümentala hedatüko da, Mauleko Zinka ostatüan, abentüaren 9ean gaüko 20etan. Lehentxago, 19etan pintxoak eta züntzür bustitzea hartzen ahalko da.

Entzün Gabi Mouesca  OIP edo presontegien behagüneko ardüradüna :

Xiberoko ekonomia osagarri honean bada, Xiberoa Herri Alkargoak eraman düan lan ezbardinari esker dela, erran genezake. Ondorioz, ODACEko langile den Jean-Pierre Hitta, Herri Alkargoako ekonomia ardüradüna date denbora erdiz. Herri Alkargoan urtearen kursean eraman dütüen lan ezbardinak aipatzen deizkü Mixel Etxebestek :

Enerjia berriztagarri sailan,Xiberoa Herri Alkargoak erabaki dü egürraren filiera lagüntzea. Langile bat hartü dü estüdio baten egiteko, helbürüa delarik heben den egürra baliatzea. Xedea lizate plaketen eginaraztea Bildozeko Idiart segagian gero baliatzeko edo zoin etxegintzaren berotzeko. Bertrand D’Hulst xede eramailea hasi berri da lan hortan eta dei egin dü haütetsier indarrak egin detzen herrietako bastizen berotzeko egürra baliaturik izan dadin. Hatsarre batetan, etxegintza kolektiboer bürüz lan bat eramanen da, ondotik pribatüer interesatüko delarik. Xehetarzün habororen ükeiteko, hona Herri Alkargoako Bertrand D’Hulst telefona zenbakia 06 82 25 35 68 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Entzün Bertrand d'Hulst Herri Alkargoako enerjia berriztagarriak xede eramailea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan