Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Gure Herriaren Historia, Robert Elissondorekin
Emankizüna



Commissions Syndicales edo Pireneetako Botingoako Federazioneko ordezkariek, herri eta Herri Alkargoaren ezagütze ükeitea aldarrikatü düe, Iratin azaroa hatsarrean egin düen bilküran. Nahiz eta beren eremüaren kudeatzea eta antolatzea osoki beren gain hartzen düen, ez düe herriek edo beste egitüra püblikoek dütüen lagüngoa züzenik. Lan talde bat osatüko düe, Bortüko haütetsüko alkartearekin, laborantsako partaideekin eta jüridiko aholkülari batekin, aterabideen atzamaiteko eta proposamenen egiteko. Botingoek esperantxa düe, Pireneetako Bortüko hazkuntzaren garapenarentako eramaiten ari den estüdio estrategikoan agertüko direla, estüdio hori izanen beita, 2013tik harat plantan ezarriko diren norabideen finkatzeko hoinak.
% 42az emendatü da jentearen zenbakia Mauleko igeriskagia arraberritüz geroztik. 400 jente agertü bazen lehen egünean 700etara heltü da egün batez agorrilan. Eskentütako inganio ezbardinek arrakasta üken düe eta dagün urteko berriz inbestizamentü beharko düe egin, batez ere bizikletetan galtoari ihardesteko. Bestalde, jauzteko günea ez da berritürik izanen, lanak handiegi beitira eta beste pübliko bati eskentza nahi beitüe zabaltü. Ondorioaz, jauztekoaren partez, beste lerragia bat, jakuzi eta hur masaje güne bat ezarriko dira. Mauleko igeriskagia berriz gozatzeko parada ükenen düzüe dagün apirilaren 2tik aitzina.
Lucio Urtubia Nafartar anarkista Iparraldean da, bere bizia kontatzen düan dokümentalaren presentatzeko eta eztabadaren eramaiteko. Bere ofizioa hargingoan bazen, papere faltsüzale bezala ezagütürik zen. Min handiena, Ameriketako Estatü Batuetako Citybankari egin zeion, miliuka sos galaraztez. Sos güzi horik ez zütüan beretako begiratzen bena beharrünant zirener partekatzen. Hargingoa eta faltsützea ützi badütü, anarkista izaten jarraikitzen dü eta idei horik beharrezkoak direla, Luciok deion bezala. Ber denboran, krisa ekonomikoa ikusirik banketxeak desagertarazi behar direla, lana gaixki egiten düelakoz. Egünko egünean, faltsützen aritzen ahal dela, salbü azkar eta argi izan behar dela. Bestalde, presontegia ezagütü düan gizon honek presontegien kontre agertzen da, bere etsai handienari ere ez deio holakorik opatzen. Iraganaz eta egünko egoeraz mintzatzeko parada dügü Lucio Urtubirekin ürrietaren 25ean Donapaleüko Gaztetxean arratseko 8tarik aitzina, “Lucio, anarkista, faltsüzale eta hargina” filma dokümentalarekin.
Ondarkinak zer diren eta nola tratatürik diren jenteer explikatzeko, Bil ta Garbi sindikatak bilküra püblikoak antolatzen dütü Xiberoan gainti. Maite Davant Bil ta Garbiko kidea eskola eta besta batzordeekin lanean ari da eta jente habororen sensibilizatzeko xedea dü bilküra horiekin. Ondarkinak nola berexten diren, nola tratatürik diren eta zer xede baden Bil ta Garbin, oro jakiten ahalko da bilküra horietan. Audela, ideiak eta experientzia trükaketa bat ere izaten ahal da. Azken hitzordü bat emanik da ürrietaren 27ko arratseko 20.30 Idauze-Mendin.
Alderdi sozialisten aitzin bozken bigerren ützülian, Martine Aubry 416 bozkekin nausitü zaio François Hollanderi 296 botz bildü dütüalarik.


