XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

EH Bai koaliziak ez dü mementoko bozkatzeko aginterik eman iraganen den depütatü bozketako 2. ützüliko. Hori jakinarazi düe Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberoan presentatü diren haütageiek. Esküina aipatü gabe, sozialistekin orano düda sobera badira haien alde bozkatzera deitzeko. Galtozketa bat igorri dü abertzale koalizioak beste alderdier, alderdi gisan agintze bat har dezen heinbat geietan. Galtotegiari erantzüteko arramaiatzaren 15a düe azken epea. Arren, bakotxaren emaitzak pübliko emanen dütü EHBai koalizioak.

Entzün Peio Etxeberri-Aintciart EHbai koalizioko kidea : 

UMP alderdiak eta haren bidez Marc Oxibar haütageiak, arramaiatzaren 17ko Depütatü bozkaren bigerren ützüliko, Jean Lassallen alde bozkatzera deitü dü. François Bayrouk egin züan ez bezala, Lassallek ez züala François Hollanden alde bozkatzera deitü eta hortarako süstengatzen düe.

Entzün Max Brisson UMP alderdiko botz eramailea : 

Hüilaneko garaio zerbütxü bat sortzeko asmüz, inkesta bat eginen da Xiberoan. Oto edo gidatzeko baimenik gabe izatez, adinetakoak, gazteak edo langabezian adibidez, nekeziak ezagützen dütüe egün oroztako ürratsetan. Inkestak, jenteen beharrak non eta zoin diren zehaztüko dü eta esküragarri da jadanik Xiberoa Herri Alkargoaren webgünean. Xiberoa Herri Alkargoa da xede eramailea bena Kontseilü Orokorrak, inkestaren fresen % 80a bere gain hartüko dü eta garaio zerbütxüa planta ezarririk izanen delarik, bere ibilmoldearen erdia ere tapatüko dü. Xede eramaileek esperantxa düe xedea 2014an bürütüko dela.

Entzün Arnaud Villeneuve Atharratze kantonamentüko kontseilü orokorra :

Laugerren bozka eremüan, Frantxoa Maitia sozialista da lehena elki % 31,99ekin gero Jean Lassalle MODEMkoa %26, 28ekin, hirugerrena Marc Oxibar UMPkoa % 17,63ekin eta laugerren indarra EH BAI koalozioa da %6,80 ekin. Marc Oxibar UMPkoa ezin da bigerren ützülian egon eta hebentik eta ordüala arte, bere alderdiko kide eta Lassallekin mintzatü beharra da, erran beno lehen zer erabakiko düan. Frantxoa Maitiak jadanik, Berde eta Front de Gauche alderdien botzak ontsalaz balinbadütü, estado mailan akordio bat egin dütüenaz gain, Abertzaleen botzen beharra badüke ere. Astelehen hontan berean biltzekoak dira, gei zonbaiten üngürüan solastatzeko. Ikus Xiberoan izan diren botzen emaitzak.

Entzün Frantxoa Maitia sozialista alderdikoa :

Entzün Jean Lassalle depütatü ohia MODEM alderdikoa :
Entzün Marc Oxibar UMP alderdikoa hirugerren leküan dena :

Mauleko Carrefour Market saltegiak bortak zerratü dütü arramaiatzaren 2an neskenegün arrestiarekin. Hamasei langile greban ziren, haien eskakizünak ez direlakoz kontütan hartürik izan. Bada urte zonbait orai, langileen pausü denborak ez direla pakatürik, ondorioz 2500 euro langile bakotx galtegiten düe. Audela, saltegiak jabez kanbiatü behar dü, LAB sindikatak galtatzen dü kanbiamena aitzin zorrak pakatürik izan ditian. Mauleko 19 langilek, Altis enpresa "Prudhommes"tan sartü dü. Bestalde, düala urte zonbait Hendaian ber kasüa agitü zen eta alkartarzünaz hanko langile zonbait Maulen ziren. Orotarat, 50 bat jente hüilantü da langileer alkartarzünaren erakusteko eta erosketak egitera jinik zirenak, haboroxenek langileekin bat egin düe. Irabazien galtze handi bat izan da neskenegünean Carrefour Marketentako kasik langileer zor deien sos zama. Langilek erranik, Altisek hobe dü bere kontüak ontsa eginik, saltegiko langileak mobilizatzeko prest beitira.

Entzün Maite Benat "Carrefour Market" saltegiko langilea : 


Entzün Sylvie Agnelotti Hendaiako langile eta süstengazale bat:  

Entzün Eñaut Larramendi LAB sindikateko ordezkari bat : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan