XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Iragan igantean Mixel Etxebest-en zerrendak, 794 bozekin, bozen ehüneko 41,75 kausitü züan, Louis Labadot-k 595 bozekin ehüneko 31,28, Mathias Davant 261 bozekin ehüneko 13,72 eta Beñat Elkegaray-ek 252 bozekin ehüneko 13,25. Igante gaüan berean Louis Labadot-k bere zerrenda osoa etxekitzen züala 2. ützüliko jakinarazi züan, eta dei bat zabaltzen züan Mathias Davant eta Beñat Elkegaray-eri beren haütageitza ütz dezaten eta beren süstengüa eman dezaten Union Citoyenne zerrendari. Mathias Davant eta Xiberoko alderdi sozialistak baikorki arrapostü düe bena Beñat Elkegaray-k 2. ützülian egoitea erabaki dü. 
Entzün Beñat Elkegarai :

Ruben Gomez Liginaga-Astüe-ko auzapeza berriz presentatzen da, kontseilüan jadanik ziren zortzi lagünekin eta beste hiru haütagei berriekin osatü dü zerrenda. Bestaldetik bi herritar aurkezten dira, Michèle Urruty eta Bernard Lestarpe, azken hau jadanik kontseilüan izan zena iragan mandatan. Aüzapezak harekin partizeko ez proposatzea düe trabes, ondorioz herritareri utziko düe haitüa. 
Entzün Ruben Gomez :


Entzün Michèle Urruty : 

Herriko Bozken bezperan, Bil ta Garbi eraikitzen ari den ondarkintegiak bazterrak nahasten dütü eta nahasiko dütü oraino lüzaz Xarrikotapean. Herritarrek, bi zerrenda eta bakarrik presentatzen den beste haütagei baten artean haütatü beharko düe. Laurent Etxeberri oraiko aüzapeza berriz abiatzen da, bena bere konseilüko, lau konseilari baizik ez dira berarekin gelditzen. Patrick Hourcade konseilaria bakarrik presentatzen da eta ondarkintegiaren alte agertü zirenek bigarren zerrenda osatzen düe. Azken horiek ondarkintegiaren orrialdea ützüli nahi düe eta oraino esperantxa düe zauriak emeki emeki sendatüko direla. Patrick Hourcade aldiz franko kritiko agertzen da oraiko aüzapezarekin, bere ustez ez beita behar bezala inplikatü ondarkintegiaren aferan, eta Xarrikotapean eta Xiberoa Herri alkargoan ere franko güti agertü beita azken hiru urteetan. Terre Verte alkartearen ordezkaritza nahi dü segürtatü konseilü berrian, bere uste ondarkintegiaren afera ez beita ürrentü. Laurent Etxeverri aüzapezak, ez dü arrapostürik eman azken asteetan lüzatü deitzogün alkarrizketa gure galto güzieri. 
Entzün Michel Recayte “S’unir pour réussir” zerrendako bozeramailea :


Entzün Patrick Hourcade bakarka presentazen den : 

Jean Marc Peillen Ligi Atereiko auzapeza berriz aurkezten da, kontseilüan jadanik ziren bederatzü lagünekin eta beste bi berri gehitü dira, zerrenda osoa izan dadin. Bestaldetik sei herritar aurkezten dira. Ez düe kontrakotazüna sortü nahi. Aüzapezak üken düan jokamoldearen ondorio bat dela diote. Horietarik zonbait auzapezaren listan sartzeko galtoa egin züen, aüzapezak bere lista jadanik egina zela ihardetsirik, ez düe beste haütürik izan, herritarreri haütüaren üztea.
Entzün Jean Marc Peillen aüzapeza :


Entzün Peio Quihillalt : 

Sohütan, bi zerrenda lehiatüko dira iganteko herriko bozken karietan. Bata, "Chéraute au coeur" Christelle Mange egün arte aüzapez denak eramaiten dü. Sei urte hontan egin lanaren segida jarraiki nahi dü. "Sohütan bizi" zerrendak aldiz, Jean René Arhie dü bürü.
Entzün Christelle Mange :


Entzün Jean René Arhie eta Pierrot Arhen : 

Bozka ondoko ihardokitzeak : Christelle Mange  


Jean René Arhie : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan