Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

2025 Üdako artxibo kronika
Emankizüna
1. kronikatik 24.eala
Artxiboan



Aurtenko aitzinkontüak bozkatürik izan dira, Xiberoa Herri alkargoako azken biltzarrean. Sail ezbardinetan ehüneko bost-a heineko ekonomiak egin badira ere, legarrak ehüneko biez emendatüko dira, erranik izan den bezala, inbestizamentü egiteko ahala etxekitzeko gisan. Justoki, sail hortan « Espartinaren etxea » deitürik den xedeak dü eztabaida sortü, aitzinkontüetan, Maulen kokatürik den leheneko « Etxe Sécurité » enpresaren egoitza zaharraren erosteko, lau ehün mila euroko sos zama agertzen beita. Boz zonbait altxatü dira galdegiteko, herri alkargoaren egin beharra zenez Mauleko Herriaren xedearen gaüzatzea.
Jean Pierre Mirande eta Annick Trounday Force64-UDI alderdien haütageiak haütatürik izan dira Garazi-Baigorrri eta Xiberoa biltzen dütüan Mendialdea eremüan bozen ehüneko 57arekin, Léonie Aguergarai eta Antton Kurutxarri EHBai-ko haütageiek ehüneko 43ala heltü direlarik. Parte hartzea lehen ützüliari konparatüz goragoa izan da kasik ehüneko 60ala heltzeko. Jean Pierre Mirande-k aitortü deikünaz pentsatü baino zailagoa izan da bozkaldia eta EHBai-en izenean Léonie Aguergarai ere botzik agertü zaikü EHBai-en emaitza historikoa izan beita eta esperantza emaiten beitü geroari begira.
Mirande-Trounday (Force64-UDI) eta Aguergarai-Kurutxarri (EHBai) bikoteak sailkatü dira dagün igantean iraganen den Departamentüko bozken bigerren ützüliarentako Mendialdea eremüan. Mirande-Trounday eskuineko bikotearen emaitza (3331 boz/ ehüneko 27.98) ez da sorpresarik izan, Aguergarai-Kurutxarri-rena aldiz bai (2625 boz/ ehüneko 22.05). Emaitzak zinez honak izan dira Baigorrin, Garazin eta Xiberoa eskualdeetan, denetan bigerren leküan sailkatü beitira. Ondotik Gomez-Sardon-Urruty (PS-DVG, 1763 boz/ ehüneko 14.81), Carrasco-Dutaret (UMP, 1751 boz/ ehüneko 14.71), Camus-Iratchet (FN 1065 boz/ ehüneko 8.95), Etchecopar-Sagardoyburu (FdeGauche, 903 boz/ ehüneko 7.59), eta Bethard-Iribarne (PNV-EAJ, 466 boz/ ehüneko 3.91) edireiten dira.
Astearte arratsean Departamentüko bozketan Mendialdea eremüan, bigerren ützüliko gelditzen diren
Oinez ala bizikletaz ebilteko, Bildozen ebilbide bat estrenatü düe iragan neskenegünean Xiberoa Bizi mugimentüko kideek. Erran behar da estrena, egiazko estrena faltsü bat zela. Manera horrez, Xiberoan eta bereziki Maulen, oinez ala bizikletaz ebilteko eskasak salatü nahi izan dütüe. Bizi mugimentüak borrokatzen dü klima aldaketa eta mugikortarzünaren mailan eta bozka garraian izatez sail horietako galtotegi bat igorri dü, "Euskal Mendia" eremüan presentatzen diren haütagaier. EH Bai-ek eta Ezkerreko Frontea-k baikorki ihardetsi düe. UMP alderdiko haütageia ere holako xedearen alde agertü bada ere, estrenatürik izan den ebiltearen ber lekütik iraganen den bide xedearen alde agertü da ere. Azkenik beste haütageiek ez düe arrapostürik eman mementoko.

