XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Mauleko urteko azken konseilüaren aipagei nausiak besteak beste , hura, 2013-2016 Konseilü Orokorrekilanko Lürralde hitzarmena, kültür sailaren aitzinkontüak, hilerria, jente kondaketa eta Euskara izan dira.  Haatik, Mixel Etxebest aüzapezak, dagün martxoko herriko bozketan presentatüko den ala ez ez dü oranokoan argitü.
Mixel Etxebast aüzapeza :

 

Azken egün horietana, Frantziako armadaren eskü sartzearekin, Afrika Ertainak aktüalitatean horra zaikü. Sortzez, herri hortakoa den Faustin Zameto Mauletarrarekin, agitzen diren gertakari horietaz mintzatü gira . UDECA Afrika Ertainako alderdi demokrataren sortzailea da eta bere ikusmoldea ekarri deikü. Gertakariak salatzen dütü erranez, interes partikülar zonbaiten defendatzea gatik, bazterketak saihestü ezina gatik, eta poderean ziren agintarien kudeaketa txarraren gatik sortü zela egoera lanjerosa. Frantses armadaren eskü hartzea ezin bestekoa zela gehitü deikü ere. Orai esperantza dü Afrika Ertaina egoera lasaitü batetara ützüliko dela eta baieztatü deikü ondoko hauteskundeetan presentatüko dela, Afrika Ertainako herritar güzien interesak kontütan hartzez.
Faustin Zameto UDECA alderdiko lehendakaria :

Kilt edo Hizkuntza eta Nortarzüna Jakitate Tresnak Europear egitasmo berria abiarazi düe, Etxarriko AFMR formakuntza garapen alkarteak eta Euskal Kültür Erakundeak. Egistamoa, Slovakia, Katalunia, Italia eta Eskoziako herrialdeetako beste egitüra ezbardinekin batean eramaiten da. Egitasmoaren helbürüa da jentarte-medikuntza arloko profesionalen formakuntzentako, tresna pedagogikoen sortzea, lagüntzen dütüen pertsonen kültüraz eta hizkuntzaz jabe daitezen.
Teresa Lekunberri E.K.E-ko aniamtzailea :

Union Citoyenne kolektiboak, dagün martxoko herriko bozketan Maulen presentatüko düan zerrenda aurkeztü dü. Union Citoyenne ezkerreko zerrendako 19 hautageien izenak plazaratürik izan dira. Falta diren beste lauen izenak ondoko asteetan zabaltüko dütüe. Louis Labadot zerrenda bürüak beren programaren ardatz nausiak presentatü dütü. Lehetarzünak izanen dira, hirigintza, bideak eta güne berdeak denentzat, alkarbizitza kültür eta adin desberdinen artean, leküko egiazko demokrazia, herriko etxea eta ondarea eta azkenik herriaren antolaketa.
Louis Labadot zerrenda bürüa :

Herrira-k alkarretaratzea antolatzen dü Lannemezan-eko presontegiaren aitzinean neskenegünean. Autobüsak Euskal herriko güne ezbardinetarik abiatüko dira eta horietarik bat Mauleko tren geltoki ohitik goizeko 9.30etan. Lannemezan-eko presontegia zentral bat da, bertan diren presoek kondena lüzeak betetzen dütüe. Bertan sei Eüskal preso badira, horien artean Didier Aguerre Pagolarra. Ekintza honekin, kondena lüzeak eta eri diren presoen egoera salatü nahi da. Autobüsetako leküen etxekitzeko izena eman Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan edo deit 06 18 52 65 00 zenbakiala.
Maite Echeberria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan