XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

2 euroentako departamentüan otobüsez kurritzea, orai posible da. Kontseilü Orokorrak otobüs ibilbide berriak plantan ezari dütü üztailaz geroztik. Bi helbürü badira, lehena garraioen segürtatzea departamentüko hirien artean, bigerrena jenteek geroago eta haboro otobüsa har dezen. Horrengatik, joan-jina 2 eurokoa da zoin nahi lüzetarzünentako. Xiberoan ere otobüs ibilbideak badira, Atharratze – Maule – Baionaren artean eta Maule – Olorue. Bestalde, Maulerik beste güne batetarat joaiteko erreserbatzez galtatzen ahal da zenbaki berde batetarat deitzez 0 800 64 24 64. Azkenik, jakin behar da, otobüs harzaleek eskolako otobüsak ere hartzen ahal düela 2 euroen trüküz. 

Entzün Jean Arriubergé Kontseilü Orokorrean garraioetaz axolatzen dena :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

36 urtez Xiberoko Sindikataren züzendaria egon ondoan erretreta hartü berri dü Milou Castan Atharraztarrak. Botingoan egin diren lan nausien bildüma egin deikü. Oritzapen hoberenak edo egin ahal izan ez düana kontatü deikü. Azkenik eta hebentik aitzina, bere denbora zertan baliatüko düan, salatü deio Laurentx Etxegoin lankideari. Entzün Milou Castan Xiberoko Botingoako züzendari ohia 36 urteko bildüma egiten.

Entzün soinüaren lehen partea :


Entzün elgarrizketaren bigerren partea :

Entzün soinüaren azken partea :

Euro aginduaren salatzeko, dimamikak aitzina jarraikitzen dü. Lapurdi eta Baxenafarratik landa, Xiberotarren aldi da akanpalekü baten antolatzeko eskübide zibil eta politikoen alde. Akanpaleküa plantatü ondoan informazionearen zabaltzen iragan düe üztailaren 11ko egüna. Biharamenean asteartearekin, hitzordü nausia emaiten düe egüerditan giza kate baten antolatzeko, arrestiri aphalean aldiz, euro aginduaren kontreko taldeko botz eramaileek hitzaldi bat eskentüko düe, ondotik Sagarren denbora filma hedatüko düe. Asteazkenarekin informatzen jarraiki ondoan, arrestiriko 18:30tan manifestaldi bat antolatzen düe akanpadaren ürrentzeko. Esperantxa düe jente agertüko dela eta horien artean ere haütetsiak.

Entzün Battitta Guiresse Euro aginduaren kontreko bat :

Xiberoa Herri alkargoaren bilküran bi aipagei nausiak izan dira, alde batetik, huraren etxerat ekartearen berantolatzea, Kontseilü Orokorrak egin nahi düan estüdioa eta bestetik, Kolektibitateen Erreformaren ondorioak Xiberoarentzat. Huraz egin nahi den estüdioak arrenküra sorarazi dü, huraren zatikatzea Xiberoan manera ezberdinez egiten beita. Herri zonbaitek  badüe hura eta berek antolatzen düe zatitzea, hala nola Maule edo Altzürükü bezala, bestalde bada SAEP Sindikatak, hura banatzen düana herri andana batetan. Hots, estüdioak erakutsi behar lüke, huraren banatzea nola egiten den eta zer preziotan. Bestalde, Kolektibitateen Erreforma urte ondarreko egin nahi da, Xiberoarentako ez date kanbiamen handirik, jadanik Xibero osoa Herri Alkargoan delakoz, salbü Lixoze herriarentako Alkargoan sartüko denarentako.

Entzün Dominika Boscq, Xiberoa Herri Alkargoako bürüa :

Eüskal-Herriko Garapen Kontseilüa eta Eüskal-herriko Haütetsien Kontseilüak, hiru mintzaldi parteharzale antolatü dütüe, Eüskal-Herriko zerbütxü püblikoetan diren desafioaz eztabadatzeko. Lehen biltzarra üztailaren 5ean Maulen eginik izan da ondotik asteazkenarekin Bastidan eta ürrentzeko ostegünean Irisarrin. Bilküra horietan haütetsiak, zerbütxü püblikoen erabilzaleak eta zerbütxü eskentzaleak hor ziren. Bakotxak bere sailean bildü eta eztabadatü ondoan, berriz bildü dira algarrekin haien proposamenen partekatzeko. Hortarik landa, llabürpen bat eginen da eta berriz ere, partaide, haütetsi eta garapen kontseilüen artean lan bat eramanen düe. Lan honen helbürüa delarik, Eüskal-Herriko zerbütxü püblikoen eskema baten soraraztea.

Entzün Jean-Baptiste Etchetto, Eüskal-Herriko Garapen Kontseilüko lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan