XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Zorroztarzünezko neurrien kontre eta Frantses gobernüaren, Medef enpresa bürüen alkartearen eta eskuina eta eskuin mütürraren probokazioneeri ihardesteko, mobilizazio kanpaña bat antolatzen dü Xiberoko alkardi komünistak. Abentüaren 2an, asteartearekin bilküra pübliko bat eginen da Mauleko zerbütxü günean Ahüzki gelan arrestiriko 18:30etan, kanpañaren zergatien zehazteko. Eskü paperak banatüko dütüe ostegünean, abentüaren 4ean eta neskenegünean abentüaren 6an, Mauleko merkatüan goizeko 9:30etan. Goizeko 11 :30etan zerbütxü günean Maulen, Palestinarekin alkartarzün bilküra ere eginen da. Ondotik eta abentüaren 13a artino jarraikiko düe herritaren informatzen Atarratzen ere besteak beste.
Pierre Etxecopar Xiberoko komünisten idazkaria :

 

Eüskal herri barnekaldeko turisma xedea eta  ondarkinen biltze sistima berria, aipagei nausiak ziren,  Xiberoa Herri alkargoaren azken biltzarrean. Eüskal Mendia egitasmoan sartzen da turisma xedea eta Akitania eskualdeko deialdi bati arrapostü eman da. Honartürik balinbada,  sos lagüntzak bildüko dira, Xibero, Baxenabarre eta Hazparne artino  turisma sailan baliatzeko. Bestalde, 2015-eko üztailatik goiti, ondarkinen biltzea oso kanbiatüko da herri zonbaitetan, Xarrikotapea, Sohüta, Ezpeize, Garindaine, Lixoze, Maule, Atarratze eta Bildozen. Antolaketa berri baten prestatzen ari da herri alkargoa, ondarkin horietarik parte bat bakotxak ekarten düan heinaren arabera pakatüko delarik. Informazio zabal bat emanik date ondoko hilabeteetan.
Dominika Boscq alkargoako presidenta :

BDS Xiberoa-k (Boycott Désinvestissements Sanctions) Israeleko gobernamentüak jarraikitzen düan kolonisazioaren salatzeko ekintza berri bat bürütü züan igante gaüan. Banderola bat hedatü zen Veolia enpresaren Mauleko egoitzaren aitzinean eta zerrailüa gakotürik, kamionen abiatzearen trabatzeko. Baderolan irakurtzen ahal zen, “Veolia entrave la liberté des palestiniens, Boikot Israël !”. Erran behar da Veolia enpresa Alstom enpresarekin batean, Jerusalem eta Palestinako lürretan diren kolonien arteko Tramway bide bat eraikitzen ari dela. Horrez gain ondarkinen tratamentüan ere engaiatürik da Veolia enpresa. BDS taldearen Boikota kanpaña aitzina doa eta bere frütüak emaiten hasia da, Israël-en ari ziren enpresa zonbait beren aktibitateak ützi beidütüe jadanik, beren irudiarentako kaltegarria bilakatzen beitzen han jarraikitzea.
Johanne Foirien BDS Xiberoa taldeko kidea :

«Nüklearretik elkitzea» sareak mobilisazioak egin zütüan iragan aste ondarrean. Xiberoko kolektiboa ere bildü zen Maulen. Honek gaitzetsi dü, gobernüak ez düala kontütan hartzen zentral nüklearren adina bere energia plangintzan. Normalean zentralak hogei ta hamar urteko iraupenerako aitzinikusiak baziren, andana batek müga hori gainditüa gatik jarraikitzen düe martxan.Energia berriztagarri politika sento baten ez ezarteak, jenteen baitan nüklearraren beharra bermatzen düala ere zion Marie Christine Lagrange «Nüklearretik elkitzea» kolektiboko kideak, eta beraz, EDFek, nüklearraren beharraz düan diskursoarekin bat egitera behartürik dela…
Marie Christine Lagrange :

Xiberoa Herri alkargoan, eskerreko sensibilitatea düan haütetsi talde bat sortü berri da. Arrazoina, egünko Herri alkargoaren ebilteko maneran demokrazia eta konzertazio eskasa. Talde hori  ez dü nahi izan oposizio hütsa, parte hartü nahi dü eztabadetan eta bereziki nahi lüke indartü herrien parte hartzea. Taldean oranokoan hogeitabat haütetsi dira, hamar aüzapez eta Atarratzeko kantonamentüko kontseilaria. Herri alkargoako bülegoa abisatü düe taldea sortü dela eta prest dela alkarlan baten eramaiteko, bena hortarako xedeetaz jakinean izateaz galdeginten dü.
Arnaud Villeneuve Atarratzeko aüzapeza :


Louis Labadot Maule hiriko konseilaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan