XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Maule eta Atarratzeko postan jarraikiko da ostegün hontako greba egoera zozialaren txartzea salhatzeko, cgt eta sud sindikatek greba deia egin düe.
Xiberoko  2 posta bülegoak berriki honkirik izan dira lanaren bermoldaketa batez eta ondorio xüxena izan da :Maulen 3 lan postü galdürik dira eta Atarratzen bat.
Audela lan denbora lüzatürik izan zaie , astean 36 oren eta erditarik 37 ornetarat arte.
Azken urteetan Maulen , 7 lan postü galdü da eta egün, 19 langile dira .
Marc berrouet eta Pierre Gonzalez cgt sindikateko Mauleko fakturak:




Lürralde antolaketaren erreforman ; etapa inportante bat izan da astearte goiz hontan, Departamentüko herri elkargoen argazki berriaren presentatzearekin.
Prefetak aurkezpena egin dü, 45 hautetsi biltzen den lan taldearen aitzinean.
Orai arte, departamentüan bada, 547 herri,  29 herri alkargoa, 10 euskal herrian eta 19 Biarnon eta ere 233 herrien arteko sindikat!
Ekonomiak egin behar direlakoz; eskema berri  bat lantürik izan da eta prefetak egin proposamena da ,Euskal Herri osoko alkargoa bat eta Biarnoarentzat 8 alkargoa.
Hebentik goiti, xedea igorriko da departamentüko 547 herriko etxetarat, 2 hilabete badükie ikusmoldea emaiteko. Eskualdeka biltzarrak eginen dira herriko kuntseilü güziekin.
Xiberoan , Urrietaren 10 an eginen da bilküra Maule baita zinema salan eta Xiberoko herriko kuntseilü güziak kümit dira .
Dominika Bosq herri elkargoako lehendakari gisa Pauen zen:

Ipar Euskal Herriko 150 bat auzapez eta haütetsiek parte hartü düe neskenegün hontako bilküran EPCI edo herri elkargoa bakotxaz.
Erran behar da hautetsi kontseilüan biltzar nausia zela, eta kari hortara dela prefetüraren proposamena bai eta «cabinet Aradie" izenekoaren ikerketak presentatürik izan.
Ikerketa eta proposamen horien aipamenak ziren prefosta herri elkargoa bakotxaz ipar euskal herriarentako.
Egün jüstokin, prefetak ofizialki bere proposamenak ageraziko dütü departamentüaentako Pauen.
Hartakoz ondoko ürratsa ürrietatik azaroarat hautetsien abisa edo iritzia bildürik dateke lehen aldikoz, eta bedatse hontan ozbakotz delibero bat hartü beharko da.
Jakin behar da ere beste proposamenik eginik datekila EPCI hori ez bada hon hartürik.
Ondoko hitz ordüa xiberoarentako urrietaren 10an hautetsi kontseilüaren presidenta hor dateke eztabaidan jarraikitzeko xiberoko haütetsi oroekin.

Baterak bilküra bat antolatzen dü ostegün gaüan, Mauleko zerbütxü günean. EPCI edo lurralde elkargoaz eztabaida handiak badira Ipar EHan. Eztabaida ez dadin auzapez eta haütetsien artean batü, Baterak bilküra publiko bat antolatzen dü, oroeri zabalik dena.
Jakin behar da  Batera herritarren plataforma bat dela non ere 110 elkarte, sindikatü eta mügimendü hanitxek parte hartzen düen.
 Nahiz eta Ipar EHarentzat lurralde elkargo bat galdatzen jarraiki gei düen, prefetaren proposamenaren onartzea erabaki züen. Aüzapezek beren abisa edo iritzia laster eman behar badüe, Baterak ez dü nahi eztabadaida hautetsi artean baizik ez dain eginik izan eta hartakoz herritarrekin eztabaidatzea deliberatü düe.
Frantxoa Camus Baterako kidearekin elestatü da ximun uthurralt :



Mauleko kontseilüa zen astearte gaüan, estatüaren DGF funtzionamendüko sos lagüntza azkarki apaldüko delakoz hiriaren xede zonbait gibeldüko dira.
Bestalde errefusiatüen errezebitzeko kontseilüa oso ados da, jakinez pribatü zonbaitek jadanik izena emanik düela beren etxean zonbaiten aterbetzeko.
Agerria apezetxe ohian hotel jatetxe bilakatzeko obrak abendüan hasiko dira. Victor Hugo karrikako lanak ürrietaraen 12an hasiko dira. Hilabete ürrentze arte ariko dira karrika arroilla eta parking edo aparkaleküaren arraberritzen. Hortako astean kurtsian goizeko 8etarik atsaldeko 5etara karrika zerraturik izanen da, Astebürüan aldiz egünaldi osoan (24/24h).



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan