Herri elkargoa ospatzen beita !

Inprimatu

Lurralde kolektibitatea aldarrikatü züan jadanik 2012ko abentüaren 02 anBaiona, Donibane Garazi eta Sarratik landa, Batera plataformak Maulen ospatüko dü dagün urte hatsarrean sortüko den Euskalerriko Herri alkargoa bakarra. Orit herrien % 70a egitüra berriaren alde agertü dela, eta herritarren % 66a. Baterak historikotzat hartzen dü Herri Alkargoa bakotxaren sortzea, bere erranetan, lehen aldikoz Ipar Euskalerria egitüra bakotx batetan hartürik beidate, bere 300 000 bizizaleekin.

Leonie Agergarai :

 

Hala ere Batera Plataformak hüillantik begia etxekiko deiola Herri Alkargoa honi erran dü, ezen plataformaren 4 aldarikapenetan beitira hiru obratürik ez direnak: Eüskararen ko-ofizialtarzüna, E.H.ko ünibersitatea, eta E.H Laborantxa Kabararen ezagützapen ofiziala. Neskenegüneko ospakizünak direla eta, 11tan da hitzordüa emanik Mauleko Herriko etxe aitzinean, non “puzzle” baten gisan , etxe bat eraikia izanen den, Baterako eta beren lagünen ganik, besta giro batetan igaranen da hitzordüa.