Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Zinema gelako egitaraua
Emankizüna



Atarratzeko herriak, urte ondar hontan izenpetü beharra dü hobekuntza hitzarmena eüskararen erabilpenaren aküilatzeko. Hau, Euskararen Erakunde Publikoarekin izenpetürik dateke. Atarratzeko herriak hitzemaiten dü herriko langileak eüskara ikasiko düala eta herriko dokümentü ofizialak eüskaraz ützüliko direla. Herriko Kontseilü osoak bere adostarzüna eman dü eüskararen aldeko ürratsaren egiteko. Gainealat, erakutsi nahi da herri ttipietan ere indarrak egiten ahal direla. 5 000 euro kosteko dü eta hortan Xiberoa Herri Alkargoak eta EEPk lagüntza ekarriko düe.Arnaud Villeneuve :
2015ean, Eüskal Herriak lehen ürratsa egin züan transizio ekolojiko eta energetiko sailean, üngüramen ministeritzarekin izenpetü hitzarmenari esker. Bi urte berantago eginik izan diren bi ikertzeen emaitzak presentatü dira esküaldeka. Egin den ikuskapenarekin eztabada sortü dü Xiberoan, besteak beste, estüdioan agertzen delakoz, laborantxak azkarki kozatzen düala kabalek igorten dütüen gasengatik. Hitzarmen horri esker, sos lagüngoak badira enerjia berriztagarrientako, egürraren erabilpenaren süstatzeko edo ere sail hortan enplegüen sortzeko. Bi ikerketa-bülegoen lanaren ondotik, ondorioztatzeak egin dira eta ikusi da lanpostuak nola sortzen ahal diren üngüramen sailean. Xiberoan egin biltzarrean, galteginik izan da ikerketa bülegoer ikertze zehatzagoak egitea, presentatzean eginik izan diren oharrak kontütan hartzez. Dominique Bosqu :
Ezpeize eta üngürüko herritar berrier, hots harat heltü berrier batzarri eginik izan zaie astelehen gaüan, Ezpeizeko herriko gelan. 30 bat jente hüllantü da, 15 bat heltü berriez gain, besteak aüzapeza edo zinegotxiak zirelarik. Hitzaldien ondotik, jateko eta edatekoen üngürüan jenteak alkarrekila elestan baratü dira. Heltü berriek azpimarratü düe ideia izigarri hona zela, alkar ezagützeko parada emanik beitzen.
Eüskal Erakunde Püblikoak galteginik, inkerka bat abiatü da, bost urtetarik egiten den bezala, eüskara zertan den jakiteko. Eüskal Herri osoan egiten da telefonaz, jakitez herrikal lau etxe deitzen dütüela. Xiberoarentanko, bi inkerka egile dira, biak xiberotarrak. Deitzen ahal zütüe goizanko 10etarik arrestiriko 7etara. Hamar bat minüta hartzen düan galtoen egiteko.
Maule-Lextarreko herrian egitasmü handiak badira eta zonbait obratüko dira 2017an. Hala, Agerria fraidetegi ohian hotel bat zabaltüko da dagün bedatsean ; bestalde Artatze Etxearen obrak hasiko dira Adinekoen Etxe ondoan eta Kabale Ehogian 2 miliuko sos-sartzea eginen da. Beste sail batetan HELEP edo Eüskal Herriko Alkargoako ordezkaria bozkatürik izan da : hau dateke Michel Etxebest, bere ordezkoa Sebastien Challa datekealarik.





