XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Alozeko herri sargian lan handiak eginik izan dira.
  “Sala” etxea osoki arraberritü  da; ondoan,  herriko sala bat egin da eta ere arrabotü ttipi bat.
  Miliu bat euro iganik inbestitürik izan da, herri alkargoa eta Alozeko herriaren artean eraman den xedean.
Sala etxean bi sail joanaraziko dira ;  bakantza denboretan animazio zentroa  eta beste egünez, eskola denboran, Basabürüko ikastola .
 Bestalde , herriko sala bat egin da herriko animazio  edo ere bilküren egiteko.
50 bat haurren errezebitzeko günea antolatü da, barneak  arra eginik izan dira , kanpoan aldiz aterbe eta sohaki bat.
Bazkoko bakantzetan ,animazio zentroarekin egin da Sala etxearen  estrena eta dagün astelehenetik goiti ,ikastola plantatüko da güne hortan.

Jean Peille Iriart Alozeko mera:

Mauleko langileak, FO eta CGT sindikateko ordezkariak bilküra züen astelehen hontan.
 Bilküra hortan erabaki düe dagün neskenegün goizan goizeko 9.30tan herriko etxe aintzinean biltzea.
Joan den ostiralean greba egin züen herriko langileek arrestiko 3tarik 5tarat Mixel etxebest merak bere erranak ez beidütü beren arabera errespetatzen eta erran beitzüen ez züela algarrekin hon hartürik zen protokoloa izenpetüko.
Protokolo hortan bereziki langileen ibilbide eta promozioneak dira aipatürik.
Mauleko herriko langileek aldarrikapenak süstengatzen düan jendeak orro kümitatzen dütü neskenegünean goizanko 9ak eta erditan herriko etxean.
Louis Labadot eta Georges Galrito FO eta CGT ordezkariak:

Kabale hiltegietaz, depütatüen inkesta abiatzen da aste hontan ; Sylviane Alaux hego lapurdiko depütatüak erran deikü,  Mauleko kabale hiltegiko ardüradünak entzünik dirateala  ondoko astean ,apirila 27an.
Stephane La foll laborantxa ministroak galtegin dü frantziako hiltegi oroetan inkesta eramanik izan dadin eta 30 depütatüekin lan talde bat muntatü da . Sylviane Alaux hego lapurdiko depütatüak parte hartzen dü  lan taldean eta Mauleko hiltegia lehenik entzünik izan dadin galtegin dü.
Depütatüen lan taldearen egin beharrak dira : hiltegien ardüradünekin mintzatzea , xeheki ikustea gaizak nola igaiten diren hiltegietan,tresneria nolakoa den,  langileria nola formatürik den eta beste…
Oharrak eta aholküak emaiten ahal dütü ondotik  depütatüen taldeak ; hatik ez dü podererik edo ahalik erabakitzeko Mauleko edo besten hiltegiaren berriz zabaltzeko , hau prefetaren eskü batzen da.
Sylviane Alaux:

Mauleko herriko langileriaren erdiak, lana ützi  dü ostirale arrestiritan 13.30tarik 15tara.
“Langileria kesü”banderola bat hedatü düe herriko etxe aitzinean eta hor bildü dira beren kesüaren plazaratzeko.
Arrenküra nausia, langilen laneko protokolo dokumentüa ez düala izenpetü oranokoan ,Michel etxebest auzapezak.
Badü 6 hilabete beno haboro adostü zirela alkarrekin egin dokümentoa eta azkenean gibel egiten düala merak dioie.
Ostirale goizan Bilküra züen FO eta CGT ordezkariek Mixel etxebest mauleko auzapezarekin eta berriz ere ez düala izenpetüko erran deie.
Langilek erabaki düe astelehenean berriz biltzea 18.45 etan mauleko zerbütxü günean , erabakitzeko zer segida emaiten düen beren mogimentüari.
Georges Glarito eta Louis Labadot:

2 estrenaldi izan dira atzo Atharratzen. Libürütegia eta ‘leheneko gazteak’ elkartearen bi salak leküz kanbiatürik izan dira, eta biak arraberritürik ; 7000 euro inbestitü dira hortan.
Trükaketa horren esker, libürütegia handixago da, haurrentako xoko batekin. Azpimarratü behar da adinetakoek dütüela joanarazten libürütegiko permanentziak.
Bestalde, Atharrazeko eta Alozeko adinetakoaen alkarteak jüntatü berri dira, bulegoa arraberritü düe, eta aktibo jarraikitzen düe.
Libürütegiaren permanentziak astelehen goiz, astezken arresti ta neskenegünean egünaldi osoan dira.
1 Arnaud Villeneuve Atharratzeko mera:


2 Ani Duhaldeborde, leheneko gazteak elkartekoa:


Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan