XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

200 bat jente baziren Mauleko karriketan Maiatzaren 1aren ospatzeko.
60bat CGT, FO eta FSU ren elgarretaratzean. Horiek 10.30ta züen hitzordüa Mauleko zerbütxügünean. Mintzaldiaren ondotik plazaren itzülia egin düe.
Beste aldean LAB, SUD solidaires, ELB, Barnekaldeko lan legearen kontrako kolektiboa, Aintzina ! eta beste alkarte zonbaitek deitürik 11eta hitzordüa kürütxe xurian. Horiek ere mintzaldia egin ondoan, herriaren itzülia egin düe.
Bi elgarretaratze horiek Lan lege projeta salatuü düe, eta ohartarazi Maiatzaren 3an parlamentüan eztabadatzen hasiko zirela, 10 egünez. Hots 12 egün baizik ez direla batzen EL Komri lan lege projeta gibelarazteko.
Bena aurtenko berrikuntza 10bat gaztek düe ekarri. MEDEF nausiaren ordezkari gisa presentatü dira, aberaski beztitürik.
LAB zindikateko Pettan Aicaguer:

MEDEFeko ordezkariak:

Xiberoa herri alkargoako biltzarran aipagei nausiak izan dira , Oloroneko ospitalearen  arrenkürak, Euskal Herriko alkargoa bakarraren bozkaldia  eta Mauleko abattoir aren züzendari berriaren izentatzea.
Oloroneko ospitaleko , Valérie Friot züzendariak  eta Isabelle Argacha medikoak  aipatü dütüe ospitalean dütüen nekeziak  , horietan lehenik bedezi eskaza eta horri bürü egiteko zoin xede züen ,hala nula Paueko ospitalearekin lana azkartzea.
Bestalde , Euskal Herri alkargoa bakarraz abisua eman behar züan herri alkargoak eta gehiengoak alde bozkatü dü , 31 alde, 8 kuntre eta 6 abstentzio.
Mauleko abattoir aren züzendari berria haütatü da , Benat Guimon ek hartüko du Gérard Clemente-en segida ,hau erretretala joanen delarik arramaiatzean.Hatik, ez da erranik izan, kabale hiltegia,  noiz berriz zabaltüko den .
Dominika Bosq:

Departamentüko eta eskualdeeko sü ehaileen kongresuak Xiberoan ziren aste ondar hontan.
SDIS departamentüko sü ehaileen bürüa Jean Pierre Mirande hor zen, Jean Lasalla Jean Jacques Lasserre edo orano Prefetarekin, 600bat sü ehailekin.
Bi egünez animazione franko izan dira rugbi lehiaka batekin besteak beste eta igandeanürrentü zaüe defile batekin.
1700 bat sü ehaile badira departamentüan eta 140 000 dei ükeiten dütüe urtean 40bat mila interbentzionentako

Jean Pierre Mirande SDIS departamentüko sü ehaileen bürüa:


Pierre André Durand prefeta:

Neskenegün hontan, 60 bat jenteek parte hartü düe Mauleko herriko etxe aitzinenan , herriko  langileek, antolatü algarretatzean,  FO eta CGT sindikataren süstengüarekin. Badü 10 bat egün, mogimentüa abiatü dela herriko langilerian ; arrazua Mixel etxebest, merak hitzeman züan lan protokola izenpetzea eta orai gibel egiten düala, arrazurik eman gabe.
Aste hontan, michel etchebest merarekin mintzatü dira langilen ordezkariak eta ez da elkibiderik atzaman , langilek erabaki düe mogimentüaren aitzina eramaitea eta astelehen arratsan berriz bildüko dira 18.45 , Zerbütxü günean erabakitzeko zer egin.
Michel Etchebest ek ez dü aferaz xehetarzünik eman nahi prentsari.

Michel Lacthère herriko langile:

Xiberoko bortü sindikataren biltzarraren aipagei nausia izan da 2015 eko kontüen baieztatzea eta 2016 ko aitzin-kontüaren finkatzea.
Bortu sindikataren lan sailak dira , Iratiko turisma günearen kudeatzea eta  oihana eta bortüen intertenitzea, eta hartakoz 17 langile badira sindikatean.
Udako sasua abiatüko da laster eta aurtenko berezitarzünetan,   laborariek  karioago pakatü beharko düe kabalen bakada (bortü prezioa) !
Arrazua, Europatik sindikatak honkitzen züan sos lagüntza azkarki ttipitü da, 400 000 eurotarik 90 000 euroetarat iraitsi da. Huna bakaden prezioa : 3,20 euro ardientako, 26 euro behien eta 51 euro zaldientako.
Bestalde, Iratiko auzoekin , hots, Hego aldearekin den xedea aitzina doa eta doziera honartürik izan da Europan .
Azkenik , Euskal Herri alkargoatik kanpo dira oranokoan bortü sindikatak , goiz edo berant ,alkargoan sartü beharko dela uste da ere Xiberoko sindikatean.
Jacques Barreix:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan