Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Herrien bisita
Emankizüna



Herri ttipiak geroan nolakoak nahi dütügü? Galto honen üngürüan dira hainbat jente bildü Barkoxen, Eusko Ikaskuntzak, Barkoxeko herriak eta Etxahun alkarteak antolatü topaketan. Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Baxenabarre eta Xiberotik jin jenteak egün osoan gogozkatzen izan dira pentsamentükatzeko hiri ttipien geroaz. Administrazionetik, ez dela gaüza handirik egürüki behar, petik, jenten inplikaziotik edo esküsartzetik eta ideietarik baizik ez dela zerbait asmatüko agertü da. Ideia eta esperientza horien partekatzeko, herri ttipien arteko sare baten bidean ezartea aipatürik izan da alkarretaratze hontan. Eüskal Herri osoan gisa hontako batzarrenen egitea dü helbürü Eusko Ikaskuntzak.
Igaran ostirale goizan (barantailaren 3a) Pauen, Hezkunde nazionalaren ordezkarritzan egin zen jünta batetarik, hein bat botzik elki dira sindikatak. Proposamenak alde honealat doatzala zioien bilküratik landa. Xiberoari dagokionez, Mitikileko eskola den bezala baratüko da, Barkoxek RPI bat edo eskola botitze bat egin beharko dü, Sohüta edo Eskiularekin eta Santa Graziko eskolak zabalik jarraikiko dü aurten ere. Bestalde, elebitarzünaren galtoa gora doala erranik izan da. Orai artino, 5.300 haur dira elebidün sisteman eskolatürik, 250 sartzekoak direlarik 2017an. Esperantxa da 13 günetan murgiltze edo eüskara lehentarzünezko sistema baten ezartea ama eskoletan. Galtoaren eretzean, eüskaraz formatürik diren erakasle eskaza agertzen da. Ikuskaritzak egin proposamenak, barantailaren 13an trenkatüko dira orozbakoz….
Alderdi Sozialistaren barne-bozken edo primarioen lehen ützülia date igantean. Xiberoan bi bozka bülego izanen dira, bata Atarratzen eta bestea Maulen. Xiberoan talde batek antolatzen dütü bozkatze horik. Horietan da, Arnaud Villeneuve Atarratzeko aüzapeza. Bere ustez, oso importanta da demokraziarentako holako bozkatzeak izan ditean eta herritarrek üken dezen parada beren ikusmoldearen emaiteko. Mauleko bozka bülegoa, karrikapeko eskolan, Barennes anaien karrikan, Arbailletako eta Pettarreko jenteek botza eman ahal ükeen dezen. Atarratzeko Herriko Etxean aldiz izanen da, aldiz, Basabürüko jenteentako bozkagünea. Bozka bülegoak zabaltüko dira goizanko 9 orenetan eta zerratüko arratseko 7 etan. Parte hartzeko baldintzak : behar da bozkazale zerrendan ekarririk izan, euro bat pakatü eta hitzarmen bati izenpetü beharko da ere, zointan hitz emaiten den eskerra eta ekolojisten baloreekin bat egiten dela.
Sohütako agiantzetan, Chrystelle Mange aüzapezak, 2016ko urteaz bilan bat egin dü eta egingeiak ere bai aipatü dütü. 2016an, obratü dira, aspaldian aipatzen ziren xedeak, hala nola : karrikan segürtantxaren hobetze lanak egin dira, leheneko eskola berritü da ONFren han instalatzeko,
Ostirale gaüan, Maule-Lextarreko HErriko Etxean emanik iazn ziren agiantzetan, 2017an lan hanitx abiatüko direla segürtatürik izan da. Hala nola, Espartiñaren Ateleria, Ospitalearen arraberritzea, Artzatze Etxea, Agerria, eta hiru berogailu sareen hedatzea. Ospitalea da habororenik aipatürik izan. Nicolas Campestre orai arteko züzendaria, erospen eta informatika sailaren ardüradün bilakatü da. Corinne Solana, aldiz, züzendari bilakatüko da, orai artinokoan jenteetaz eta sendagintzaz oküpatzen zelarik. Bestalde, beste kanbio zonbait ere eginen dütüe barne antolakaren aldetik. Hala, artatze zerbütxü hobeago baten eskentzea pentsatzen düe. Agerria ere aipatü da, dagün bedatsean abiatü behar beita, jakitez sükaltaririk ez dela oranokoan. Berogailüen sareen aldetik, helbürüa delarik Xiberoko egürraren heben berean erabiltea, 3 sare badirate abiatzeko. Ospitalearen eta Artatze Etxearentako ; Herriko Etxearen eta Herri Alkargoaren arteko egongientako bai eta ere Jai Alai, Kabale Ehogia eta Igeriskagiarentako.

















































