XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

300 bat jente bildü da Mauleko karriketan, Egoitz Urrutikoetxea-en familiari süstengüa ekarteko eta euskal presoen hüillantzea galtegiteko.
Egoitz Urrutikoetxea Frennes-eko presontegian ezarririk izan da, 3 kundenen gatik, orotarat 14 urteko presontegi zigorra emanik izan zaion bera auzitegian izan gabe.
Kondena berriz ikusirik izaitea galtegin dü eta 3 auziak iraganen dira urte ondarra gabe.
Arte hortan, süstengü komite bat plantan ezarten ari da familiari lagüntza ekarteko !
Oihana Larranadabürü:

Parisen, Fresneko presontegian kartzelatürik den Egoitz Urrutikoetxearen familia xiberotarra denez, Xiberoko lagün talde batek, manifestazio süstengü batetara deitzen dü neskenegün hontan, (ürrietaren 17an). Hitzordüa arratsaldeko 3tan emanik da, Mauleko herriko etxe aitzinean. Elkartze honen bidez, oritarazi nahi da ere, orano 400 preso goiti badirela Espainia eta Frantziaren gainti barreatürik eta errealiate honek ondorioa ekonomikoak ekarten dütüala familieri. Preso güzi horien etxeratzea aldarikatürik izanen da ere larrunbateko elkarataratzea . Manifestazioaren hitzordüa, neskenegün hontan, arratseko 3tan, Mauleko herriko Etxe aitzinean. Ondotik Zinka ostatüa zabalik dateke tzüntzür bustitze eta Floyd Mania tadearen kontzertüarekin:
Artzen Letona:


Floyd Mania Battitta Errecaret:

Victor hugo karrika otoz kurritzeko zentzü bakotxean ezarriko düe, Atharratzetik Sohütarako zentzüan. Karrikako lanak hürrentü ondoan, hots ürrietaren 31tik goiti, entseatüko dira victor hugo zentzü edo norabide bakotxean ezartzea. Hiruzpalau asteren bürüan bilküra bat eginen düe ikusteko saltzaile edo komertsantek zer dioien. Salmentak sobera apaltzen badira, Mauleko herriko etxea gibeltüko da eta karrika leheneko maneran ütziko.
Bestalde, hatsarrean auzapezak bizikletendako bide bat gehitü nahi züen, bena azkenean oto aparkatzeko edo garatzeko lekü haboro ezarriko dütüe karrikako saltzaileek galdegin bezala.
Halere Victor Hugo karrikako saltzaile zonbait sos galtzeaz lotsa dira. Haatik denek onartzen düe segürtasun haboro badatekila Victor hugo karrikan. Jakin, beste karrika zonbaitetan ere bai, kanbioak izanen direla.
Aurélie Lartigue komertzanten batarzünaren presidenta:


Jean Bernard Perez:

Jean Robert Bessagnet:

Maddi Anso:

Michel Etchebest Mauleko mera:

Atarratzeko herriko kuntseiluan ,ondoko hilabeteetako xedeak aipatü dira eta badate zer egin ; obrak merkatü tapatüan ; edo ere, Daguerre jauregia, leheneko meriaren  berritzea.Euskal herriko alkargoa xedeaz, herriko kuntseiluak jadanik adostarzüna emanik du ,galto zonbait balinbadira ere, hala nula,  nolako lekua ükenen düen  herri ttipiek alkargoa hortan.
 Bestalde, ondarkinen biltze sistima berriaren obratüko da urte ondarrean eta hor arrenküra zonbait badira berriz ere.
Abentü hatsarrean prest izanen dira 2 alojamentu 2 familia migranteen errezebitzeko.
Urte aberatsa izanen da ere ,dagün üdan Atarratzen emanen beita pastorala, Jean Pitrau herriko laborari sindikalistaren biziaz. Azaroaren 7an lehen biltzarra eginen da Atarratzeko kirol günean eta  Uztaila 27an eta agorrila 7 pastorala emanik date Atarratzen , agorrilaren 15 an Otxagabian eta setemearen 17an Parisen, musika etnikoen festibalan.
Atarratzeko herriaren internet günea indartü da eta herriko biziaz xehetarzünak emanik dira , tardets.com.
Arnaud Villeneuve Atarratzeko mera:

Iragan astean Prefetak Pauen bere lürralde proposamen berria presentatü ondoa, neskenegünean Xiberoko haütetsiak oro, kümit ziren Mauleko zineman EPCIari bürüzko bilküra batetara.
Haütetsien kontseilüaren bürü den Jean René Etxegarai-ek 80 bat haütetsier antolaketa berriaren aurkezpen bat egin dü.
Haboxenak alte baldin badira, kritika zonbait entzün dira : zentralizazioaz, hüllaneko zebitxüen galtzeaz eta jentartea kümitatürik ez izanaz.
Aldekoak aldiz diote, EPCIak fiskalitatea kontrolatzeko parada emanen düala hüllaneko zerbitxü publikoak begiatzeko ahalmena emaitez.
Jean Pelle Iriart:


Bernard Lougarot:


Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan