XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

80 bat jende hüllantü da Mendixka ondarkinen tratazeko zentroan bisitaren egiteko, neskenegünean borta zabalaren kari.
Egünaldi honekin erakutsi nahi zen zer egiten zen gure ondarkinetaz, Mendixka zentro honen fama hobetzea eta jendeer kontzientza edo gogozketa lan baten eramaitera.
Alde batetik behezketa lanak presentatürik izan dira, eta lurperatze günean ere eramanik izan dira bijitariak.
Lurperatzen ez diren ondarkinenekin konpost edo hongailü bat egiten da bena ez dira ondarkinak orro baliatzen ahal. Arrakasta badü justokin lürbeltz honek.
Hartakoz inportanta da ondarkinen beheztea eta kaxü egitea ahal bezain güti indüstriak inposatzen deikün plaztikaren estalkien erostea.
Allande Socarrots:


Jakilegoak:


Maite Davant:





Bada orai zazpi urte zazpiak bat egünaldia antolatzen dela.
Aldizka, alozeko eta oihartzuneko Pasaia Eta ejenteriako ikastoleek antolatzen düe egünaldi hori eta aurten Aloze aldi da neskenegün hontan.
Helbürüa da harramenaren indartzera eta prefosta sos aminibaten biltzera apaüdüaren bidez bai eta sos lagüntza baten medioz.
Animazione hanitx dirateke neskenegün egünaldian oxoan, kantaldi, müsika eta dantza aurten baküna « mini show » dantzari famatüak hor beidirate beren ikusgarri baten parte baten emaiteko.

Hondarkinen tratatzeko sistema berria plantan ezarten hasi da Herri Alkargoa, bena haütetsi zonbaitek jakinarazi düe herritarren ganik kritika zonbait üken dütüela. Herri Alkargoan sortü den gogoeta taldeko haütetsiek gütün bat plazaratü düe, Herri Alkargoako lehendakariari eztabaida bat galtatzez. Hondarkinen bilgüneak herritar zonbaitentako hürrünegi direlakoan sistemaren hobetzea düe xede 15 haütetsiek adostü eta Louis Labadot, Arnaud Villeneuve eta Ruben Gomezek sinatü düen gütünean dioienaz. Bestalde, herritarren arteko desberdintarzünak ere salhatü dütüe, herri zonbaitetan etxez etxe biltzen beitira hondarkinak eta besteetan biltegi kolektiboetan. Galtatzen düe, bilketa sistema hobetü nahiz, eztabaida zabal dadin ondoko Herri Alkargoako bilküran. Talde horren ordezkaria den Louis Labadot Mauleko haütetsiarekin mintzatü da Ximun Üthürralt:

Xiberoko bidea izeneko xedeak behar züan zaleago Saliese edo Salbaterrari Xiberoa lotü. Bena ezadostarzün hanitxen gatik, xedeak beranta hartü dü. Bildoze eta Onizepeko hautetsiek proposatü züen kanbio teknikoa kontüan hartü da geroztik. Hola, Sarrikotapetik Onize arte leheneko trenbidearen bidea baliatüko bada, Onizetik Maulealat aldiz departamentüko bidetik igaranen da Xiberoko bidea. Azken hamarkadan jendea proiektü horren kontra altxatü bada, aldi hontan arrenküra güziak kontüan hartürik izan dira. 2017ko esperantxa düe bide hori eginen izanen dela. Aitzineko astean Maule eta Bildoze arteko bide berria Xiberoko Bidearen lehen ürrats gisa presentatü da, honek 500.000 euro kostatü duelarik.

Jean-Pierra "Pepela" Mirande:

Atharratzek Arnaud Villeneuve bere mera edo auzapezaren bidez bere süstengüa ekarri nahi dü errefüxiatü familia zonbaiter horier batzarri egitez.
Xedea da hebentik hilabete gabe prestik izatea familia zonbaiten jinarazteko Atharratzerat eta herriko alojamentü hütxetan horien alojatzea.
Atharratzeko herriaren izenean mintzatü bada Arnaud Villeneuve, elkarte eta indar oroen lagüntzaren haidürü da.
Berriak ez dütü atharraztarrak oro alageratü, bena alkarte eta jente hanitxek jadanik jakinarazi düe beren süstengüa.
Xiberoko lehen haütetsia da Arnaud Villeneuve halako proposamena egin düana, bena berak erranik, jakitez Xiberoa beti danik batzarri güne bat izan dela, besteek behar lüküe segür ere beren botza entzün arazi.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan