Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Arrokiaga herria prest da orai 21. mendearen trebexkatzeko. Plaza, zübia, ur sanotzeko sarea, argi indarra sarearen lürperatzea, erreka bazterren azkartzea, baita ere bi etxebitzitza, lan franko egin dira azken hilabeteetan. Orotara zortzi ehün mila euro inbestizamentü egin da, eta ahal ziren sos lagüntza güziak esküalatürik izan dira. Irailaren 18an, iragan neskenegünean, herritar hanitx biribilkatürik ziren lan güzien estrenatzeko, eta leküko depütatü, konseilari orokor, senadore eta suprefeta, politikariak urzoen gisan multzoka agertü ziren. Pastoralako bazkaria ere antolatürik bazen, besta giroan ürrentü zen dena.
Sylvain Ayphassorho Arrokiagakp aüzapeza :
Xarrikotapeko Jean Bernard Serbielle eta Patrick Hourcade-k, atzo irailaren 16an, Bil ta Garbi sindikatak eraiki düan Mendixka ondarkintegiaren zerratzea galtegin düe püblikoki. Dioienaz, ondarkintegia legez kanpo da, bost mila metra karratüzko eraikin baten egiteko inkesta pübliko bat beharrezkoa beita eta. Salatzen düe , nolaz Bil ta Garbi-k lege zorrotzago bati ezkapatzeko, 4568 metra karratüzko eraikina deklaratü düen, eraikirik izan dena 5000 metrak gainditzen dütüalarik. Legea errespetatürik izan dadin galtegiten düe bi gizonek eta inkesta püblikoa egin dadin. Martine Bisauta, Bil ta Garbi sindikatako presidentari, hitzordü bat galteginik düe, jakin dezan zoin desmartxetan diren.
Patrick Hourcade Maite Lephaille-ekin :
Atarratzeko alkarteen etxe berriaren eraikitze lanak hasi berri dira. Basabürüko Herrien arteko sindikataren xedeak, 260 000 euro kosteko dütü eta obrak urtarrilako ürrentürik dirateke. Lagüntzak, Estadotik, Akitania eskualdetik, Departementüko Konseilü nausiatik eta Xiberoa Herri alkargoatik erdietsi dütüe, ehüneko 60eko heinean. Hondarra herriek düe ekarriko. Gela berria, Atarraztarrak pilota batarzünak eta Zibero Sports eskü baloi kirol taldeak düe bereziki baliatüko, bena Basabürüko edozoin alkarteak ere erabiltzen ahalko dü.
Anixet Errezaret sindikatako presidenta :
Irailaren 11an, iragan neskenegünean, BDS Xiberoa (Boycott-Désinvestissement-Sanctions) taldeko hamar bat militante, Mauleko supermerkatüan sartü ziren, Israëleko ekoizpen salmentaren salatzeko. Boikotari esker esperantxa düe Israëlek eramaiten düan kolonisazioa, benefizio emaiteko ordez, kario kostatüko zaiola. Herritar güziak deitzen dütüe boikot kanpaña hortan parte hartzeko.
Frantziako lanbide profesionalen batarzünak, bere kideak grebarat deitzen dütü irailaren 30 hontan, lanbide arautuen erreforma xedearen kontre. Landide arautuetan sartzen dira, bedeziak, dentistak, farmazientak, notarioak eta üxerak besteak beste. Denek, manera batez edo bestez, erreforma xede honekin zerbait abantail galtzeko düe. Mauleko farmazian gütieneko zerbütxüa eskeiniko düe eta laboratorioa zerratürik dateke egün. Max Dallier farmaziako ardüradünak eta Nicole Etchegorry laboratoriokoak, greban zentako parte hartzen düen erran deiküe.
Max Dallier :

