XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoko 14 haütetsi, horietan bi kontseilü orokorrak, sozio-kültüra, laborantsa eta enpresa sailetako ordezkari multxo batek dei egin dü, arramaitz 1an Baionan iraganen den Eüskal Herriko Lürralde Alkargoaren aldeko algarretaratzean parte hartzeko. Jentartearen beharrer ihardesteko beharrezko den tresna egitüra aldarrikatü düe aho batez. Sekülan ez da holako batarzünik agertü Xiberoan, Eüskal Herriari orozbat lotürik izateko. Jakinarazirik izan da Xiberoko 35 herrietarik 28ek jadanik bat egiten düela aldarrikapen honekin. Xiberotar güziak deitzen dütüe arramaiatz lehenean Baionan Lauga gelatik arrestiriko 17tan abiatüko den manifestaldian parte hartzeko.

Entzün Léonie Aguergaray BATERA Xiberoko plataformako kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Enbata mugimentüak zer ibildide izan züan Xiberoan, zer herexa ützi züan ? Jon eta Peio Etcheverry Aintchart, Jean-Louis Davant eta Christiane Etchaluz-ek dütüe beren lekükotarzünak ekarri, Maulen izan den mintzaldian. Bizi labürra izan züan alderdi politiko honek, 1963an sortü zen Itxasun eta 1974an Frantziak debekarazi züan. Iparraldeko lehen alderdi abertzalea izan zen, Lapurdin eta Xiberoan ere indar üken züan. Haüteskunde zonbaitetan Enbatako haütageiek %10a kausitü züen Xiberoan. Herexak ez badira azkar izan, kültür, hizkuntz ta ekonomia sailan herexak ützi dütü. Mintzaldia ondoko egünetan entzungei date Xiberoko Botzako webgünean.

Entzün Jean-Louis Davant xiberotar eüskalzain ta historia ikerlaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"Kapitalismoaren bortizkeriaren kontre, klase borroka süsta". Hona zer lema haütatü düan LAB sindikatak maiatzaren leheneko algarretaratzearentako. LAB botingoarekin ELB, NPA, Solidaire eta Gazte Dinamika-k parte hartüko düe. Goizanko 9.00tan otokarabanak abiatüko dira Donapaleürik eta Donibane Garazitik. 11.00tan algarretaratzea Mauleko kürütxe xurian eta karrika üngürüa, ondotik bazkaria Zinka ostatüan.

Entzün Ekaitz Mazusta LAB sindikatekoa eta Philippe Lartigue : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Enbataren sortzearen 50 gerren urte mügaren kari, Xiberoan ere mugimentü politiko hori aipatürik izanen da. Maiatzaren 11an Mauleko Zerbütxügüneko Irati gelan arrestiriko 16.00tarik aitzina, hitzaldia antolatzen dü Xibero bio saltegiak. Mintzaldian parte hartüko direnak, Christiane Etchaluz, Arño Heguiaphal, Jean-Louis Davant, Peio eta Jon Etcheverry Ainchart. Azken bi horiek, beren libürüa "Le mouvement Enbata à la source de l'abertzalisme du Nord" presentatüko düe neskenegün goizan 10.00tan Atharratzeko prentsa saltegian.

Entzün Peio Etcheverry Ainciart libürüaren idazlea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

ANI edo lan üngürüko hitzarmen berriaren salatzea düke begi bixtan CGT sindikatak aurtenko maiatz 1an. Hitzarmen hau lege bilakatü da, gütiengoa düan sindikat baten gatik, honen barne delarik CFDT. Beste urteetan botingoa hau jüntatzen bazen, CGT, FSU eta SOLIDAIRES-ekin, aurten bere bürüa bazter ützi dü. LAB sindikata aurten ere bere aldetik mobilisatüko da, nahiz sindikat arteko mobilisazioan parte hartü  nahi izan düala. CGTak ez dü düdarik LAB, CGTa bezala langileen züzenen zaintzeko lanean ari dela, bena Frantses sindikatak deio : "LAB-ek sindikat arte hortan sartzeko, galtoa helarazi behar düala Departamentüko adarrari eta sindikat arteko beste kideer eta ez leküko adarrari".

Entzün Louis Labadot CGT sindikateko Mauleko adarrakoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan