Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
EHko kronika bitxiak
Emankizüna



Haüteskundeak doï-doïa iraganik, Xiberoa Herri alkargoako biltzar berriak bere bülegoa eta presidenta apirilaren 17an izentatüko dü. Bena 2014-2020 Xiberoko garapen ekonomiko xedearen gogozkatzeko eta eraikitzeko ez da etenik izan. Odace alkartea eta Xiberoko mendi sindikatarekin batzorde berezia osatü da, ofizialegoa, industria, komerzioa, turismoa, laborantza eta oihangintza lantaldeetan antolatü dira jadanik. Helbürüa da iragaran sei urteetako bilanaren egitea eta üda gabe dagün sei urteetako garapen ildo nausien finkatzea, hortarik helkiko diren xedeen presentatzeko Euskal Mendia egistasmoa eta Euskal Herriko lürralde kontratüan.
Larrainen, bigerren ützüliaren ondotik, Sébastien Üthürriague orai artinoko aüzapeza gütiengoan gelditü da. Berarekin batean bere zerrendako hiru konseilari dirateke oposizioan. Jean Marc Bengoechearen zerrendatik zazpi haütageiek aitzinean ürrentü düe. Kanbiamena badateke beraz eta ondoko egünetan aüzapez berria izentatü da.
Iragan igantean Mixel Etxebest-en zerrendak, 794 bozekin, bozen ehüneko 41,75 kausitü züan, Louis Labadot-k 595 bozekin ehüneko 31,28, Mathias Davant 261 bozekin ehüneko 13,72 eta Beñat Elkegaray-ek 252 bozekin ehüneko 13,25. Igante gaüan berean Louis Labadot-k bere zerrenda osoa etxekitzen züala 2. ützüliko jakinarazi züan, eta dei bat zabaltzen züan Mathias Davant eta Beñat Elkegaray-eri beren haütageitza ütz dezaten eta beren süstengüa eman dezaten Union Citoyenne zerrendari. Mathias Davant eta Xiberoko alderdi sozialistak baikorki arrapostü düe bena Beñat Elkegaray-k 2. ützülian egoitea erabaki dü.
Maulen, Mixel Etxebest berriz ere aüzapez dateke. Bigarren ützülian boz kopürüa haunditü dü, 944 bozekin ehüneko 47,3ala heltü da. Louis Labadot-k ere, lehen ützüliari konparatüz 238 boz haboro bildü baldin badütü, orotarat 833 boz üken dütü ehüneko 41,7a, ez da aski izan irabazteko. Beñat Elkegaray-ek 218 bozekin boz zonbait galtzen dütü, halaere, bere lehen haütageitza izanik, emaitza hona kausitzen dü. Mixel Etxebest-en zerrendatik 17 konseilari izanen dira, Louis Labadot-en zerrendatik 5 eta Beñat Elkegaray ere konseilari dateke dagün sei urteetan.



