Berriak

2000 eta 2010 urteen artean, 122 etxalte galdü dütü Xiberoak, ehüneko 14a. Laborantzako lürren mailan, 2204 hektare galdü dütü, ehüneko 9a, eta aktiboen mailan, 467 lanpostü galdü dütü ere, ehüneko 33a. Zenbaki txar horiek ikusiz, eta jakitez zer garrantzia düan laborantzak leküko ekonomian, Xiberoa Herri alkargoak zezenaren adarretik hartzea deliberate dü. Gogoeta zabala abiarazirik dü, aterrabideen proposatzeko eta bereziki etxalteen transmizioa eta laborarien instalazioaren mailetan. Laborariez osatürik, laborantzako egitüra ezbardinen parte hartzearekin, lan talde bat sortü dü alkargoak eta kabale ehotegia bezalako garapenaren lagüntzeaz gain, etxalteen transmizioa eta laborarien instalazioa büiltarazteko xedea dü. Hortarako bi etxalteetaz jabetzeko ürratsetan da. Hor laborari geiek beren xedea esprabatzen ahalko düe bizpahiru urtez.
Mixel Etxebest alkargoako ekonomia sailako president ordea :
Herriko Bozkak berriz eginen dira ürrietaren 26an Xarrikotapean. Eric Lagaronne konseilaria zentü zen üdan eta Audrey Campane eta Daniel Mestrot lehen adjuentek baita ere Florian Raschetti konseilariak beren kargüa ützi züen. Hameka kontseilarietarik lau eskas izanez, Christian Joncohalsa aüzapeza, hauteskundeen deitzera behartürik izan da. Zoin nahi herritar presentatzen ahal da, eta izena eman beharko da Olorueko suprefetüran ürrietaren 6etik 9ala. Haüteskundeen lehen ützülia ürrietaren 26an iraganen da beraz, bigerren ützülia behar bada egin azaro 2an date. Bil ta Garbi sindikatak eraiki düan Mendixka ondarkintegiaren gatik sortü da, konseilarien eta aüzapezaren arteko desadostarzüna. Bi aldeen ikusmoldea bildü dügü.
Christian Joncohalsa :
BDS Xiberoak alkarretaratze bat antolatzen dü irailaren 20an Mauleko zerbütxü günearen aitzinean. 19:30etan kouskous jatea eta dutea mentarekin badate eta ondotik 20:30etan Stéphane Valentin errealisadorearen Ramallah's Maradona dokümentala ikus daiteke. Estabadaka badate ere dokümentalaren egilearekin. BDS Xiberoak dio, estatü horren ezin honartüzko eginmolde abrekeria horien agertzeko, israeldar apartheid politikaren eskümakilak diren beren bürüzagi eta lagüntzaleen eginmoldeen salatzeko, mündüko popülü güziak güdükan sartü behar direla eta ahal güzieki oldartü behar dela. Israeleko ekoizpenek mingats gustüe badüela eta kolonietako ekoizpenak boikotatü behar direla.
Johan Foirien BDS Xiberoako kidea :
BDS Xiberoak (Boycott-Désinvestissement-Sanctions), iragan neskenegünean Maulen antolatürik zen gaüaldian, Ida BDSeko kideak hitza hartü züan, Frantzian Israëleko boikotari lotürik auzibide ezbardinen berri emaiteko. Bestalde, azken urteetan eramanik izan ziren boikot ekintzeetaz ere mintzatü zen, erranez ondorioak senditzen zirela. Veolia enpresaren adibidea aipatü züan, jakinaraztez merkatü hanitx galtzen beitzütüan, emeki emeki Israëlen züan aktibitatea üzten ari zela. Israëlen jokatü beharra zen 21 urte petikakoen Europako Futbol Kopa ere, ezeztatürik izan zela jakinarazi züan.
Ida BDSeko kidea :
Astearteko arrestiri apalean, irailaren 16an, egin zen sartzea Mauleko Herriko Etxean. Kontseilüan aipatü ziren gai inportanteenen artean ziren üda hontan Maule hunki dütüan üholdeak, orai itsesen ondorioz lanak egin behar beitira, 500.000 mila euroko aitzinkontüa bozkatü düe haütetsiek. Mauleko ur "régiaren" ibilmoldeaz hainbat delibero hartü ziren, bena inportantzia ttipikoak. Haatik Mixel Etxebest aüzapezak aipatü züan Mauleko "Régie" delakoa xiberoko ur sindikatan sartzeko presione handiak badirela bena dionaz Mauletarren interesak lehenetsiko dütüe oroz gainetik.
Mixel Etxebest :
