XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Abisua

JUser: :_load: Ezin izan da erabiltzailea kargatu ID honekin: 294

Mauleko kontseilüa EPCIaren alde da

Mauleko kontseilüa ados da Ipar Euskal Herriko heineko lürralde bakotx batentako. Prefetak galdegin dü Ipar EH osoko 10 herri elkargoek beren abisa edo iritzia emaitea, 2017tik goiti lürralde elkargo bakotx baten bürüz.
Ipar EHaren heineko EPCIaren alde agertü da Mauleko kontseilüko gehiengoa, bozkak izan beidira : 16 kontseilari alde , 2 xuri eta 5 kuntre. Xuri bozkatü direnak gehiengokoak  dira, eta kontrakoak Union Citoyenne alderdikoak.
Kontra zirenek azpimarratü düe herritarrekin ez zela zinezko eztabaidarik izan. Eta lotsa dira kostaldearekin desorekaren indartzea.
Alde zirenek orroitarazi düe aldiz Akitaniako eskualde handi hortan negoziatzeko, pezü haboro ükenen düela EPCI batekin eta orai arte Xiberoa herri elkargoak egünoroztarakoak baizik ez düela kudeatzen ahal, haboro egiteko ez beitü gaitarzünik, edo ahalarik. EPCI horrekin aldiz, konpetentzia, eskümen edo gaitarzün haboro ukenen züan.
EPCI horri bürüz, hautetsiek dagün urteko martxoaren lehenean bozkatü beharko düe ozbakotz.
Union Citoyenne-eko Louis Labadot :


 Esker abertzaleko Beñat Elkegarai :


Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan