XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Aitetamen lagüntzeko ikastaldiak proposatürik dira Xiberoan

Haurren karroza edo puzetaz gain, oihalen bidez haurrak etxekitzen ahal dira sortzetik. Aspaldiko üjantsa bada ere, teknika eta materiala desberdinen  ezagützeko, Maylis Montauzé-k ikastaldiak proposatzen dütü etxez etxe kurritzez.

Ikastaldi horiek bakarka edo taldeka egiten ahal dira, eta aitak ere hunki jinik dira ere bai.

Haurra sortü beno lehen  kantatzeak erditzea eta haurrarekin harremana azkartzen dütiala esplikatü deikü Maylis-ek. Botzarekin lotzeko parada eskeintzen dü aitetama küriosentako.

Eta azkenik, esperantxetan diren amentako eta sortü berri diren ñeñerentako, Indiako mazajeak proposatzen dütü.

Xehetarzünak oro  https://www.maylispartageaccompagnementautourdelanaissance.fr/ webgünearen bidez biltzen ahal dira.

Maylis Montauzé :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan