Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
ZAPPING !!!
Emankizüna



2011ko maskaradan Santa-Graztarrak ikusiko dira Xiberoko herriz herri kurritzen. Lehen maskarada barantailaren 6an hasiko da Santa-Grazin, maiatzaren 15ean ürrentzeko herrian. Herriko 30 bat neskatil eta pottiko ariko dira joküan iragan ürrietaz geroz trebatzen hasirik. Kargü nausietan neskatilak izanen dira gehiengoa handian beitira. Orotara, 15 aldiz emanen dütüe maskaradak. Barantailan Santa Grazin, Altzain eta Arrokiagan, martxoan Atarratzen, Idauzen, Ligin, Irurin eta Urdiñarben, apirilan, Alozen, Hokin, Altzürükün, Barkoxen eta Maiatzan Larrainen, Gameren eta berriz Santa Grazin ibiliko dira. Ondotik, orano finkatürik ez den egün batetan Gipuzkoan emanen düe azken aldikoz.
Jente saldo ederra bildü da Etxahun alkarteko biltzar nausian. Etxahun alkartea osagarri honean da, 30 bat haur dantza eskolan dira aurten. Üsatü inganioak ere ontsa joan dira eta dantzari gehitüek ere elkaldi zonbait egin dütüe. Düdarik gabe, alkartearen desafio handiena aurten Xahakoa pastorala izan da eta sekülako bildüma hona egiten da. Prefosta, giroa zinez hon izan da parte harzale güzien artean eta 6 000 bat soegile bildü dira pastoraleko 3 emanaldietan. Kontüen aldetik zenbaki baikorrak agertzen dira eta pastoraletik sos koxea baztertürik izan da. Ondoko ekitaldien ordaintzeko dirü meta bat baliatürik izanen da, haur dantzarien arropak arraberritzeko, eüskara mintzajea eta orohar Eüskal kültüraren alde ari diren alkarte zonbaiten lagüntzeko. Ondoko hitzordüa Barkoxen bedatsean izanen da, Baionako kür bat ariko beita kantan eta erabaziak Integrazio Batzordearen alde izanen dira.
Zazpiak bat harreman sareari esker, Xiberoaren egüna antolatürik zen igaran neskenegünean, Nafarroako Berriozar herrian, Xiberoko Botza irratiaren alde. Sekülako batzarri hona eginik izan zeikün goizetik eta zinez egünaldi eijerra iragan günüan. Goizan, merkatüa egin zen Xiberoko ekoizpen ezbardinekin eta dantzariek bazterrak alegeratü zütüen, Berriozar herriko aüzapezaren hitz hartzearekin. Ondotik, bazkaria, bertsu saioa eta Maddi Oihenart eta Jeremi Garaten kantaldiarekin ürrentü zen egüna. Eskerrik hanitx beraz Berrioztar oroer ! Alkartarzünak ez düela mügarik erakutsi deiküzüe orano ere !
Paroles d’Ecolos

Kantore, ipuin, erran zaharrak ala istoriak, eüskaraz, frantsesez, biarnesez ala portügesez, bildü, lantü eta grabatü dütüe Eskiulako eskola püblikoko ikasleek. Ikasleen etxeetan eta etxenkoen bidez bildürik ahozko ondarre kültürala bildü düe eta zonbait aldiz arramoldatü. Mixel Etxekopar errejent-ibilkaria, Pierre Vissler teknikalaria eta Eskiulako haurrer esker, Behin Bazen Eskiula dizka berria plazaratzen düe. Gizaldien arteko transmizioa berpiztürik eta lagüntürik izan dela azpimarratü deikü Mixel Etxekoparek. Dizkarekin batean, ikasleek apaintürik libürüxka bat ere osatü düe. Behin bazen Eskiula dizka berria Eskiulako eskolan edo Mauleko Herri ekoizpen saltegian atzamaiten ahal da .




