XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Jean Baptiste Coyos eüskalzain osoa izentatürik izan da ostirale goizan Bilbon egin den osoko biltzarrean. Jean Louis Davant eüskalzain emeritü izaitearen ondorioz sortütako hütsünea betatzeko bozketa egin dü Eüskaltzaindiak. Jean Baptiste Coyos botzik agertü zaikü bere izentatzeaz. Eüskaltzaindian Xiberoa ordezkatüko dü eta ondoko hilabeteetan xiberoko eüskaltzale eta eüskara sailean aditüak direnekin biltzeko asmoa dü. Jean Baptiste Coyos Etxebarne 1952an sortü zen, Maulen. 1974an lehen mailako irakasle ikasketak bürütü zütüan eta geroztik irakaslea izan zen 2008 artino. Hizkuntzalaritza Orokorreko doktorea da, 1998an, René Descartes ünibertsitatean "Arbailletako xiberotar mintzairaren deskribapena-Ergatiboaren estüdioa" izeneko tesiarekin. 1996az geroztik eskola ematen dü ünibertsitateetan. 1999tik 2003ala hizkuntza politikarako kargüdüna izan zen Pirinio Atlantikoetako Konseilü Orokorrean eta ikerketa kargüdüna Baionako Iker zentroan, 2004etik 2006ala. 2006an eüskalzain urgazle izentatü züan Eüskaltzaindiak. Akademiaren Süstapen batzordeko kidea da.

Entzün Jean Baptiste Coyos eüskaltzaina osoa :

« Olaz ola ikas » ikusgarri berria eskentüko düe Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiek abentüaren 11an Mauleko Jai-Alaian. Bada aste andana bat orai, Zibozeko sabaian biltzen direla, berek sortütako dantza, kantore eta antzezlanen pikoan ezarteko. Taula joküaz kanpo, beste ikasle zonbait karraskan ari dira : antolatzean, apainketa lanetan, sos lagüntzak biltzen, bai eta ikusgarrian parte hartzen ez düen ikasle ohien biltzen eskükaldi bat eman dezen. Ikusgarri hontan, Xiberoko Ikastolen sortzetik gaurkoalako ibilbidea kontatzen da ikasleen ikuspüntütik. « Olhaz olha ikas » ikusgarria Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiek düe osoki antolatzen. XIIO alkartea sortü zen 2010eko urte hatsarrean bi helbürüekin, lehena Xiberoko ikastoletako ikasle ohien biltzea, honen karri 180ek harremanak berpiztü dütüe eta bigerrena ikusgarri honen plantatzea.

Entzün Ihitz Iriart kantore eramailea :


Entzün Oihana Larrandabürü dantza eramailea :

Entzün Juana Arhantcet antolakuntzan ardüradüna :

Entzün Maite Davant arizaletan den ikasle ohia :

Sei Larraintar izan dira Txinako Naning herrian aste batez dantzan aritzea. Dena hasi da Errege txopitako dantzari gaztek, parte hartü düelarik Gau Argi festibalan Kanbon. Ordüan, Kati Lasserrek proposatü zeien Naning herriko nazio arteko dantza festibalean parte hartzea. Hortarako, Frantziako Txinako Enbaxadarekin harremanetan jarri dira eta honartü düe haien parte hartzea. Naningera hüllantü diren 6 larraintarrek oritzapen honak ekarri dütüe, beste herrialdetako dantzarien arteko giro hona, dantza eta kantore trükaketer esker bai eta leküko herritarren batzarre hona. Ürrentzeko, arrakasta üken düana, godalet dantza izan dela jakinarazi deiküe.

Entzün Jean-Pierre Accoceberry Errege Txopitak alkarteko lehendakaria :

Amets Arzallus hendaiarra nausitü da neskenegünean, Donibane Lohitzünen egin den 2010eko Xiberoa, Lapurdi eta Baxenafarrako Bertsulari Txapelgoaren finalean. Odei Barroso ürrüñarrarekin bürüz bürükoa jokatü eta, Amets Arzallusek dü txapela irabazi. Hirugerren leküa Sustrai Colinarentako izan da eta ondokoak, Joanes Etxebarria, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Miren Artetxe eta Ekhi Erremundegirentako. 1900 bertsozale bildü dira bertsularitzaren besta handian eta Mixel Itzaina Eüskalzain ürgazleak, bertsoa süstatzen hainbat urtetan irauntsi denak, txapeldünari txapela jauntzi deio. Püntüazioan sailkatürik izan diren 8 finalistak : Amets Arzallus: 660, Odei Barroso: 607, Sustrai Colina: 386, Joanes Etxebarria: 347.5, Eneritz Zabaleta: 344.5, Xumai Murua: 338, Miren Artetxe: 329.5, Ekhi Erremundegi: 320.

Entzün Joanes Etxebarria Barkoxtarra finalako laugerrena :


Entzün Joanes Etxebarria eta Amets Arzallus txapedüna 8ko handian :

Lehen gerla mündiala, 1914eko gerlaren ürrentzea oritarazirik izan da, urte oroz bezala azaroaren 11an. Xiberoko kasik mila gizon hil ziren gerla hortan. Ber denboran intsümitü ainitx eta desertore bakan zonbait izan ziren. Gerlarat deitürik izan zirenetarik 1800 gizonek deiari üko egin züen eta 17 desertore emanik izan ziren. Intsümitü zionea handia izan bada, jakin behar da, deitü horien artean, jadanik anitxek Ameriketarat emigratü züela. Gerlaren hatsarrean Alemanen kontrako herra untsa elikatürik izan beitzen eskoletan, Herritarrak düdatü gabe joan ziren gerlarat, bena 1916az geroz, gerla lüzatzen zela ikusirik eta hil anitx bazelakoz, intsümitüen heina zinez handitü zen. Permisionez arrajin ziren zonbait ere desertore bilakatü ziren, heben egonez arrajoaiteko mementoan. Historioaren gertakari larri hortaz erakusketa bat egin dü Ikerzaleak alkarteak eta ikusgei dateke orano igantean azaroaren 14an Liginagako Léon Sallaber gelan arrestiriko 15etarik 18etara.
Entzün  Laurentx Etchegoin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan