Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Gure Herriaren Historia, Robert Elissondorekin
Emankizüna



Jean-Louis Davant Larrabileko idazle eta eüskalzaina emeritü izendatü dü Eüskalzaindiak. 35 urtez lan desberdinak huntü dütü Jean-Louis Davantek, hala nola eüskara batuaren eta xiberotarraren ortografia, XX gerren mendeko Xiberotar idazle hilen antologia, Xiberoko literatüraren antologia, libürüak eta beste. Emeritü izentatze hori 75 urtez goiti düen eüskalzainer emaiten zaie, beste bati eüskalzain osoaren leküa üzteko. Horren ordez, xiberotar eüskalzain berri bat izentatürik dateke dagün azaroatik aitzina.
Aroa alde izanik, jente hanitx huillantü zen Barkoxerat igante huntan Xahakoa pastorala behatzeko. Erran bezala aintzineko artikülüetan, Alexis Etxekopar "Attuli" zena ohoratürik izan da bere herrian. 114 arizale züen taulada gainean Patrik Queheille "Kampo" barkoxtarrak idatzi pastoralaren emaiteko eta Attuli famatüaren kantoreak preziatzeko parada izan da hanitxentzat. Karrika üngürü bereziaren ondotik (denboran baliatürik züen traktür, orga eta otoekin eginik izan da), bazkari goxo bat eginik izan da ezker pareta estalian eta arrestiritan emana izan da pastorala. Atxekitzen ahal dena balinba, kantari zinez honak agertü direla tauladan, Barkoxe bere famari lotü da beraz alde hortarik bena ezin dira baztertü beste arizaleak, oroek beren onena eman beitüe eta ez da düdatzerik dantzak eta taulada gaineko joküaz goxatü dela jentea.
Aurten, Barkoxek eman züan aitzineko pastorala bezala, Patrick Queheille (Kampo) da idazlea. Pastorala aipatü zeigün jadanik, eta
Maddi Oihenartek Juantxo Zeberiorekin batean plazaratü berri düan diskak Baldi dü izena, eta hitzaren erranahi desbardinetarik "ümil" haütatü dü barkoxtarrak. Hitzen egile haboroenak idazle ezagünak dira : Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Itxaro Borda, Leire Bilbao edo Joxean Artze. Horietaz gain, hiru kantore xiberotarrez dira : Bortü Txoria Alexis Etxekopar "Attuli" zenarena, Plañu niz eta Maddi Oihenartek berak idatzi Hitz bat kantorea. Aldi hontan No-Cd Records argitaletxearekin plazaratü dü diska. 



