XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Salua ofizialki ostirale hontan hasi da. Eskoletako ikasleer proposatürik ziren mintzaldiez gain, dener zabalik zen mintzaldian ekolabel turistikoak ziren aipagei (ezkerreko argazkia). Neskenegün eta igante goizanko 10etarik aitzina arra zabalik dirateke Mauleko Jai-Alaieko bortak. Egitaraua, web güne hontan atzamanen düzüe, peko artikülüan.


Entzün Dominique Bosq :


Entzün Jean-Jacques Etxeberri Llargo :

Entzün Benoît Plat, erakusmahain batetan :

Herioa da kümita nagusia Hebentiken egoitzan neskenegün hontan. Madouce Araguasek haütatü olerkietan, Jean-Mixel Bedaxagarren kantoreetan, Christophe Ascos erizainaren esperientzian, Allande Etxartek haütatü antzerki batetan... orotan herioa dateke aipagei. Biziaren parte da, bena güti aipatzen da. Hargatik hunkiezina ala "tabou" dea gei hau ? Ez Hebentik kolektiboko kideentako.
Allande Etxart entzün :


Eta Allande mahainüngürüko mintzazaleetarik bat izanen beita, argitü deigü zer gei düan aipatü :

Hitzordüa Hebentikenean (Chaumes gaznakagiaren ondoan) neskenegün ülüntzeko 7.30tan.

400 bat jente bildü da iragan neskenegün gaüan Altzain, Ibar Aide ikusgarriaren ikusteko. Gure kasetalariak mikroa lüzatü deie so egileer, bena ikusgarria hasi gabe. Horra zer entzüten ahal zen :


So egile haboroenak herritarrak ziren, eta Aidez Aire Mauleko Jai-Alaian ikusi zirenek preziatü düe Altzaiko gelaren akustika hona. Ez zatekean halere gozagarri antzerkilariak, dantzari eta soinülariak ez balira hain ejerki ari izan.
Ikusirik nolako arrakasta bildü düan ikusgarri honek, herriko gazteer gogoa piztü zeie gela horren biziarazteko.

Ikusgarritik landa mintzatü dira Jean-Louis Aramburu eta Allande Garicoits :

Argazkien handitzeko, beti bezala, klika bakotxaren gainean. Laster artikülü hontan argazki haboro...

Ostiraletik iganteala izanen da laugerren Energia berriztagarrien eta eko-eraikuntzaren erakustaldia. Jean-Peille Iriartek egitaraua zehaztü deigü :
Ostirale arrestiritan Agenda 21 :


Neskenegün arrestiritan :

Igante arrestiritan :

Ostiralean :

14:30 Hitzaldi : « Agenda 21 : zer da ? zer balüke eneki ikusteko ? »
Phylippe Méau – Viv’Energie / Ekhigeo
17:00 Hitzaldi-eztabadakatze : «Üngüramen zaintzale eraikintza turistikoak : nola planta»
Eüskal Herriko mendialdeko 4 ikusbide :
- Irabarneko Jauregiko aizinarte egongia (Mauleko Herriko Etxea)
- Europako Ekolabel eta ostalergoa – 2 ostaler xiberotarren jakilegoak
- Narbaitz kanpagiako -ekobakantza egongiak (Azkarate)
- Legordia Bordako zühaintzetako etxolak (Itsasu)
18:00 : Feiraren abiatze ofiziala

Neskenegün eta iganteko egitarauentako, klika heben pean "haboro irakurri".

Karkaila alkarteak antolatü egünaldian hogei bat haur ari izan dira txalapartan eta kantan. Pantxix Bidart Elaudi taldeko kantaria (besteak beste) izan da eramaile, eta 5 eta 8 urte arteko haurrak ziren ikasleak asteazken hontan (ürrietaren 28). Nahiz eta Pantxix Bidartek dionaz egün bat ez den aski haurrekin lana hürrün eramaiteko, eta nahiz eta adin ezberdintarzünak trabak ekarten dütüan, Urdiñarbeko gelan sartü girelarik haurrak gogotik ari ziren kantan.
Pantxix Bidart :


Haurrak :

Karkailak bi adar badütü, eta gehitüen ondoko hitzordüa azaroaren 7an izanen da, neskenegün goizean 9etarik egüerditara, Mauleko zerbütxü günean. Bi "réflexologue" jinen dira zankoetako mazajeak ontsa egiten erakastera.
Izenen emaiteko deit : 05 59 28 38 14 edo 05 59 28 83 35
Haurrentako aldiz, ondoko hitzordüa azaroaren 18an dateke Uztaro arte alkartearekin.
Peko argazkiak (eta gainekoa) handitzeko, klika bakotxaren gainean.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan