XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Mauleko ihauteak iragarteko mürrüetan ezarri dira haurrek egin margoak. Hau Xiberoko Botzaren leihoetan da. Ebiarengatik baldintzak ez direlakoan betetzen, Mauleko ihauteak bihar izanen dira azkenean. Abiatzeko hitzordüa arrestiriko 2etan emanik da Mauleko zaharretxean. Arrestiriko 4.30tan haurrer arrestiri askaria eskeiniko zaie, eta Zanpantzarren auzia eta errearaztea Lextarreko plazan eginen dira arrestiriko 5.30tan.
Pitzgarrik parropia gelan antolatü aiharia aldiz gaur eginen da, Beninerat (Afrika) joanen diren sei gazteen bidajea pagatzeko. 13 eurotan izanen da eta izenen emaiteko zenbaki hontarat deitü behar da : 05 59 28 39 14.
Zinka ostatüak antolatzen düan kontzertüa gaur izanen da iragarri bezala. Tud taldea ariko da, Dut talde famatüaren kantoreekin. Taldeaz xehetarzünak heben klikatzez.
Entzün Maider Larrori, Pitzgarri alkarteko kidea :

Angélique FulinHebentik kolektiboak hilabetean behin gaüaldi bereziak antolatzen dütü bere egoitzan, Maulen. Aldi bakotx, Hebentikeko kide batek dü gaüaldia aurkezten, eta aldi hontan Angélique Fulin da antolatzailea. Pianista bat haütatü dü animazioaren ardatz gisa. Erik Satie pianista eta müsika sortzailea dateke beraz aipagei, eta bi ürratsetan. Batetik, neskenegün hontan (barantailaren 6) filma bat ikusgei dateke, ondotik Angélique Fulinek jarraikiko düalarik. Bigerren gaüaldia dagün astean izanen da, barantailaren 13an. Bi hitzordüak ülüntzeko 7etan dirateke.
Entzün Angélique Fulin :


Eric Satie :
{youtube}e7CKvbE-1Sg{/youtube}

1.01 deitzen da Dantzaz talde gipuzkoarraren azken lana. Filgi Claveriek züzentzen düan talde hontan, dantzari profesionalak bilakatüko diren dantzari gazteak agertzen dira. Urte bat iragaiten düe dantza talde hortan, profesionalak bilakatzeko trebatzen. Urte oroz, dantzari horiekin ikusgarriak aurkezten dütü Dantzaz konpainiak, eta azken urteetan Maulen ere ikusteko parada eskeintzen deigüe. 1.01 hontü düen koreografoak hiru dira : Christophe Garcia, Hilde Koch eta Eric Gauthier.
Ostirale hontan, barantailaren 5an emanen düe 1.01, gaüko 9etan Maule Baitha zinema gelan. Xehetarzün haboroentako entzün Christelle Mange, Mauleko kültür teknikalaria :


Argitxu Camus eta bere ahizpa Nestor Basterretxearen zizelketaren aitzinean. 1989an ezarririk izan zen Renon (Nevada) artzainen omenez.Nestor Basterretxearen zizelketaren "arrapostü" gisa ezarririk izan zena, hau ere Reno hirian. Argazkiak : Argitxu Camus. Ostegün gaü hontan (barantailaren 4) Donapaleün, Argitxu Camus xiberotar ikerleak "Estatü Batüetako eüskaldünak eta eüskal nortarzüna" deitü düan mintzaldi bat emanen dü. Argitxu lüzaz egon da ipar Ameriketan eüskal etxe batetik bestealat, eta ünibertsitateko lanak ere badütü eginik gei horren üngürüan.
Alkarrizketatü dügülarik, Argitxuk anekdota batekin argi ützi deigü Estatü Batüetan bizi diren eüskaldün hanitx zoin kontserbadore izaten ahal diren (aipageiari zerbait ekarten deiolakoan idazten dügü hau). Artzainen omentzeko, 1989an Reno hirian (Nevada) Nestor Basterretxearen zizelketa edo eskültüra bat ezarririk izan zen (ezkerreko argazkia). Hanitxen gustüko ez zelakoan, ber hirian jatetxe bat düan eüskaldün batek beste omenaldi bat egin zeien artzainer (esküineko argazkia), bena hau tradizionalagoa.
Hortaz gain, Argitxu Camusen mintzaldian, nortarzün bikoitza aipagei izanen da, amerikar eta eüskaldün nortarzünak üztartzen beidütüe. Entzün Argitxu Camus :


Hitzordüa ostegün hontan, barantailaren 4an, gaüko 8.30 Donapaleüko elizaren gibelean, zerbütxü günean.

Xiberoko Botzak bezala, azken denboretan alkarte eta egitüra hanitxek interentera jauzia egiten düe. Azken sortü-berria, Mauleko libürütegiaren bloga da. Diska eta libürü eskeintzak, libürütegiko langileen irakurketa aholküak, berritarzünak eta kültür hitzordüen berri emaiten dü blog horrek besteak beste. Etxetik ikusten ahalko da beraz oraitik aitzina libürütegian zer atzamaiten ahalko den. Xehetarzün haboroentako, entzün libürütegiko langile hau :


Bloga ikusteko, klika heben (lotürak sailean ere atzamanen düzüe helbidea).

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan