XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Ostirale hontako beste hitzordüa dügü hau. Ozke xiberotar taldea ariko da lehenik Pagolako herriko gelan, eta ondotik Berri Txarrak talde ezagüna. Segi gazte erakundeak dü kontzertü hau antolatzen, Gazteria Aitzina deitü kanpainaren baitan. Goizik heltzen direnek pintxoak ükenen dütüe, trikitilariekin.
Txomin Catalogne Segiko kidearekin mintzatü gira kontzertü honen iragarteko, eta paradaz baliatü gira aste hontako beste berri baten aipatzeko. Baionako auzitegiak Segiko hiru kide epaitü dütü bandera frantsesak elkitzeagatik. Kondena bat balitz, martxoan ezagütüko litzateke.
Entzün Txomin Catalogne epaiketaz mintzo :


Oraikoan entzün Pagolako kontzertüaz mintzo :

Entzün Gorka, Berri Txarrak taldeko kantaria :

Eta ikus azken diskaren izena düan kantorearen bideoa, Payola :
{youtube}qOn4YBtZ93E{/youtube}

Mauleko kültür sailak, kontseilü nagusiko sos lagüntza berezi bat dela medio, aurtenko ikusgarri zonbait Mauletik kanpo eramanen dütüe. Ostirale hontako (barantailaren 19) zirko gaüaldia horietarik da, Onizepeko denen gelan izanen beita. Lehen partean Italiatik jin Manoviva taldearen txontxongiloak edo marionetak dirateke, familia batek joanarazirik. Hortarik landa berriz, trapezio bikote gisa aurkeztürik den emazte bakar bat ariko da.
Bi parteen aurkezpena egin deigü Mauleko kültür teknikalaria den Christelle Mangek :



Sartze bat irabazten ahal düzüe artikülü hontako oharretan galto honi ihardestez : Onizepeko gelak berezitarzün bat badü. Zoin da ?
Joküan parte hartzeko züen egiazko mail helbidea idatz (gük baizik ez dügü ikusiko).
Manoviva taldearen lan baten bideoa ikus :
{youtube}5vfSu1bgbBg{/youtube}

Mauleko Zinka ostatüak Okzitaniako aüzoak jinarazten dütü ostirale hontan (barantailaren 12). Kollectif de l'homme seul eta L'amicale bout d'bois taldeak ariko dira, eta bi talde horien behatzeko paradarik üken ez dügün arren, erraiten ahal deiziegü gogotsü jinen direla. Beren aurkezpen artikülüan dioienaz, ardi gazna, piperrada eta txinkorra jan düe haurtzarotik eta horrek eragin hanitx üken dü beren müsikarengan. Hortaz gain, jenteak dantzan ikusi nahi lütüzküe beren kontzertü denboran. Bi talde horien taldeen ezagütza egiteko, entzün Ian, Flo eta Pierrot :

Jean Fabien Lexardoi errejenta kargüak emaiten ari.Iragan neskenegünean (barantailaren 13) dagün üdan emanik datekean pastoralaren kargüak eman dütü Barkoxen Jean Fabien Lexardoi errejentak. Alexis Etxekopar "Attuli" izanen da süjeta, bena lauen artean düe kargü hori jokatüko ; Attuli haurra nork eginen düan ez da orano deliberatü, bena besteak bai : Attuli gaztea Mathieu Üthürriborde izanen da, zahartürik delarik Jean Noël Pinque eta azkenik zelütik agertüko den Attuli Jean Pierre Luro "Ttuttu" dateke. Beste kargü handiak Attuliren barkoxtar lagünak dirateke : Lohidoi Jeannot Agor izanen da, Bidegain apeza Jean Larrandabürü eta Marxe Eihartzet Patrik Queheille "Kampo" pastoral idazleak dü jokatüko.
Urtarrila hatsarrean hasi diren mustraketan, ehün bat barkoxtar biltzen da. Oroentako kargü baten atzamaitea ez bada aisa izan ere, gisa batez ala bestez lekü bat atzamanik izan da haboroxientako. Aipagarriena bereziki, üda hontan emanik diratekean hiru pastoraletan, lehen eta azken peredikü emaileak aldizkatüko direla.
Xahakoa pastoralaz xehetarzün haboro heben klikatzez.
Entzün Joanes :


Patrik Queheille "Kampo" pastoral testuak emaiten.Orai irakurri eta ikasi...Kargüak eman bezain sarri, arra lanealat.

Xiberoan eüskaraz bizi diren alkarte zonbaitek eta herri alkargoaren eüskara batzordeak aküilatürik, Eüskaraz Bai dinamika aitzina doa. Bada urtea hasi zirela biltzen, gogozkatzeko hatsarrean, eta xiberotarrengana joaiteko ondotik. Enpresa eta saltegiengana hersatü dira hasteko, eta orotara 50 dira Eüskaraz Bai xedean sartzeko gogotsü agertü direnak.
Hortaz axolatzen den taldeak, bestalde, sos lagüngoa egin deio herri alkargoari. Arrapostüaren haidürü dira, eta sekülan nahi bezainbeste sos kausitzen balüe, langile bat hartüko lüküe ondoko ürratsen egiteko. Eüskaraz Bai bakoitxaren egoerari egokitzen beitzaio, langilearen gain litzateke sinatzaile güziengana joaitea hitzarmena enpresa edo saltegi bakoitxari egokitzeko.
Entzün Allande Errezarret :


Xehetarzün haboro heben klikatzez.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan