Ingles, Frantses, eta Eüskara batuan jadanik argitaratürik izan den Robert Laxalten “Sweet promised land” izeneko libürüa, xiberotarrezko ützülpena laster plazaratüko dü Sü Azia alkarteak. Robert Laxalt kasetalariak 1957gerren urtean argitaratü züan bere libürüa. Hontan, Ameriketako Estatü Batuetara joan zen Dominique Laxalt bere aitaren bizia kontatürik da. Dominique Laxalt, Liginaga-Astüeko Galantenea etxaltean sortü bazen ere, orai artino nihork ere ez züan xiberotarrezko ützülpenik egin eta hartara plantatü da Jean Pierre Etchebarne mauletarra. Abentü ürrentzeala harpide bat antolatzen dü Sü Aziak, argitalpenaren freser bürü egiteko. Libürüa 15 eurotan erosten ahal da aitzinetik, hortik harat 20 eurotan datekealarik. Züen libürüaren erreserbatzeko Sü Azia alkartearekin harremanetan sartzen ahal zidee 05 59 28 05 67 zonbakiala deitzez.
Entzün Jean-Pierre Etchebarne "Aita artzain zen" xiberotarrez ützüli düana :
- Kultura
- Agerraldiak: 2904