XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Lau egün eskolan bena ez haboro!

2018ko sartzean, 4 egünetako erritmoa haütatü da Xiberoan. Gogoeta eramanik izan da partaide güzien artean. Ikasurte hatsarrean hitzemanik izan zen bezala, urtea baliatü da ikerka baten eramaiteko etxeko, erakasle eta Herriko Etxeen eretzealat. Kasik denak ados ziren 4 egunetara berriz ützültzeko ; erakasle eta etxekoen gehiengoak erran düalakoz haurrak akitürikago direla asteazken goizetan eskolalat joan behar direlarik. Orai gogoetak jarraikitzen dü ikusteko asteazkenetan inganiogüne bat plantan ezarteko beharra badenez edo ez ; ikertüko da ere eüskarazko inganiogüne baten beharra ; hortarako ikerka baten egiten ari dira memento hontan. Jean-Pelle Iriart Xiberoko ordezkaria Eüskal Hirigüne Alkargoan:

Ofiziale mündükoak aprendizgoaren geroaz lotsa

Baxoaren arramoldatzeko aipaldiak berriki eginik izan direla-eta, ofiziale mündükoak arrenküratürik agertzen dira aprendizgoako geroaz. Ofiziale mündükoer, gaztek baxoa üken dezaten normal üdüritzen bazaie, ohartarazten düe aprendizen formatzeko eskolak ez direla lan mündüko errealitateari doitürik. Lan mündüa txesta dezen, hilabete batez armada egiteko ordez, eskoletako gazteek, hilabete hori baliatü behar lükeela ofizio desbardinen apür bat pürü ezagützeko, hau da ofizialeen sindikateen aldetik hontzen ari den ideia bat. Jean-Jacques Etxeberry 'Llargo’:

Paubretarzünaz sentsibilzatü dütüe ikasleak Berogaineko lizeoan.

Nazioarteko alkartarzünaren astea zen iragan astean. Parada horrekin, Berrogaineko Bixta Eder lizeoak ikasleen ohartarazteko egünaldiak antolatü dütü, bizigia prekarioetaz. Aste osoan, lizeoko 330 ikasleak iragan dira etxola batetarik. Etxola hori Filipinetako praubeen etxe baten üdürikoa zen. Hola ikasleek xüxenka ikusi düe zer baldintzetan bizi diren hanitx. Bestalde, ostegünean foro bat antolatürik zen Ipar Eüskal Herriko 10 bat alkarterekin. Egün osoan, Lizeoko ikasleak taldeka igaran dira alkarteen ezagützaren egiteko. Erakasle bat :


Ikasle bat :

Pompier Solidaires alkartekoa :

EH maroko alkartekoa :

Abbe Pierre alkarteko eta antolazalea :
Haurrak eüskaraz, bena aitetamak ere bai!

Eüskara ikastolan eta ikastolatik kanpo bizi dadin egin ahalak oro egiten dütü ikastolako 'euskaraz bizi' taldeak. Ikastolako haurren etxekoak geroago eta haboro frantximentak beitira, iragan urtean eüskara kurtsoak abiatü zütüen ikastolako etxekoentako. Hatsarre haretan, 3 etxekorekin abiatü baziren, aurten 8k eüskara ikasten düe. Eüskara kurtsoetaz kanpo ere bi gaüez egüberriko merkatü bat antolatzen düe, euskarazko libürü, diska eta besterekin. Audela, libürüak xiberotarrealat ezarteko indarrak egiten dütüe. Maritxu Lacarrieu :

20 ikasle eüskaraz ikasten xede taldeer esker!

Zerbütxü püblikoetako hainbat langilek eüskara ikasten düe lan denboran. ‘Xede' taldeak deitzen dira horik eta 2013an abiatü ziren Xiberoan, 8 ikaslerekin. Aurten, 20 ikasle dira, 123 direlarik Ipar Eüskal Herri osoan. ‘Xede' taldeetako eüskara kurtsoak ikasleer egokitürik dira. Hala, haurzainek, administrazioneko edo turismako langileek beren lan denboraren arabera ikasten düe eüskara. Maritxu Lacarrieu eüskara garazalea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan