Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

« Euskaraldia » bi urtetarik behin jiten den den hitz ordüa dagün astean hasten da!
Eüskararen presentzia indartü nahi düan hitz ordüa Xiberoan ere eginen da, nahiz eta arrakasta ez den beste probintzietan bezain handi
Halerik ere xiberoko antolazaleek baikorki ikusi nahi düe jakitez beste lürralde oroetan izen emaitea apaltü dela , xiberoan aldiz goratü delarik
Maleruski, yoga, gazna txestatze, ala mediatekan aitzin-pentstaürik ziren hitz ordüak ez dira egiten ahalko
Begiatürik den hitz ordü bakotxa azaroaren 27an izanen da xiberoko botzan
Maskaradetaz eta gure erri egiteko maneraz eztabada bat izanen da
Eukaraldian parte hartzeko orano ordu da « euskaraldia.eus « webgünean
Hiru haütü :Ahobizi , beharriprest edo xiberoan sortü den « baikor » izeneko badgak emanik izanen zautzue
Juana Etxart eta Mathilde Baqué:
Eüskara ikasi nahi??
Sartzea hüllantzen ari da, ürrietaren 5ean beitate.
Bena lehenago izena eman behar..
Hortako dagün asteala arte parada badüzüe astelehenetik ostiraleala goizanko 10etarik 12.30tala edota 15.30tik 19tara permanentziak betira bene bülegoan.
Xehetarzünak Niko Guiresse erakaslearen'gandik:
Gaü eskola Mauleko xerbütxügünean edirenen düzüe, edo deitzez 05.59.28.78.94 zenbaki berrilat!
Euskara ez da beste mintzaje bat bezala estimatürik ikasketetan ere..
Huna zer bilan egiten düen Xiberoko erakasle elebidünek.
Ikasketak aitzinatzen diren bezala, euskararen leküa ttipitzen da.
Ejemplü gija, Sohütako lizeoan, emeki emeki, eta urte oroz, euskarazko kurtsoak apürtzen dira elebidün eskaintza aitzinean ezarten delarik.
Robert Elizondo istoria erakaslea da partikülarzki hunkirik, jakitez bere formakuntza berak finantzatü eta lanetik kanpo eraman.
Ikasleak eta erakasleak denak galzale dira ikustez euskarari bürüz eramaiten den politika
Aitzina Mazusta, Robert Elizondo eta Edurne Apezetxe erakasleak:
Haur ttipientako ere aste huntan sartzea da !
2016 urtean Xübükota haurzaintegia Maulen sortü zen.
Lüxi Agergaray eta Marie-Do Urrutyk 14 haur zaintzen dütie. 8 haur egünean haurtzaintegilat hüllantzen dira.
Aurten haurren begiratzeko galto hanitx üken dütie.
Hortako langile bat haborokin hartzea erabaki düe : Valérie Rosier.
Hunek azaroetik aitzina 2 haurrer batzarri eginen dü azaroetik aitzina.
Dagün urteko güne berri baten txerkatzen ari dira, oraikoa 12 haurrentako ttipiegi izanen beita.
Xehetarzünentako, 06 32 62 61 47 zenbakialat deitzen ahal düzüe.
Lüxi eta Mari-Do :
Irria ageri bazen haur haboroxien begitartean, gehitüenetan ez, maska jauntsirik beitzüen!
Covid planeta dela eta zer kanbio baden eta horiek zer ondorio düen, besteak beste, erraiten deiküe Oihana Larrandabürü Sohütako Eperra ikastolako züzendaria eta etxekoelibatek:
Erreportaje osoa:
Llabürtürik:
Urte hontan 93 haur dütüe, 61 ama eskolan 32 lehen mailan.

