XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Basabürüko Ikastolak bere 40 urteak manera ederrez bestatü dütü!

Parada hortan, diska bat elki dü eta honen kantaldia atzo arrestitan proposatü da, parte hartü düen haur eta artistekin. Haurren "müsikaren egüna" zen, giro eder batetan eta sala bete bete batetan. Orai ikastolaren indartzeko kalitatezko diska horren saltzeko helbürüa izanen da Atarratzen eta Maulen aijaxka edireiten ahal da, eta prefosta seaskaren bidez ere Hanko giroan sartü nahi bazidee huna behazale, parte harzale eta haurren oharrak:

Basabürüko ikastolak 40 urte!!

Basabürüko ikastolako haurrak botzik dira ! 6 hilabetez, beren ikastolaren 40 urteen bestatzeko, diska bat lantü düe. Klipa jadanik iragan üdan agertü bada, diska igandean elkiko da. Xiberoots, Jean Bordachar, Oihan Oliarj ala Pascale eta Jean Louis Bidabe zonbaiten izentatzeko , artista hanitxek parte hartü düe 15bat kantoreen proposatzeko, denak sorkuntzak, xiberotarrez. Diska horren promozionea eginen da dagün igandean arrestiko 4 orenetan antolatzen den kontzertüa, haurrekin eta parte hartü düen artistekin kantaldi handi batekin. Ondotik Xiberoots taldeaek kontzertü bat eskeiniko dü Arantxa eta Maider erakasleak:


Ikastolako haurrak:
Eüskara: zentako ikasi??

zentako ikasi edo arraikasi düe?? nola? zer nekezia üken düe? zer ekarten deie? Euskaraldia dela eta jakilego zonbait bildü dütügü; Mathieu Jaragoyhen:


Beñat Elkegarai:

Gaü eskolakoak:
Eüskara ikastea aisa da, zonbaitentako phürü!!

Xiberotarraren egoera linguistikoa aztertzeko Dylan izeneko ingles bat ebilten da heben gainti. Urte bat eterdiz eüskara ikasi dü, lehenik eüskara batüa eta ondotik eüskalki ezberdinak, horietan xiberotarra; eta hortako gü behatzen! Dylan:

Belarriprest ala Ahobizi?

Egün abiatzen da EUSKARALDIA ! 11 egünez belarriprest eta ahobiziak ixeatuko dira üsantxa zonbait kanbiatzea eüskarari lekü haboro emaiteko. Horren kari Barkoxtarrak gaur berean (23an) abiatzen dira 8etarik aitzina « Denen Etxean ». Ximun eta Laurie Pinque entzüngai:


Denentako ez baita argi, Maite Davant-ek ESPLIKAZIONE emaiten deiku euskaraldiaz, orokorki

JAKILEGOAK: Beñat Elkegarai

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan