Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Xiberoko inganio güneek erakusketa bat antolatzen düe, hortan 1960tik orai arteko ebilbidea erakutsirik date argazkien bidez. Erakusketa hori erakusgai da Atharratzeko haurtzaintegian abentüaren 3tik 9alat eta Mauleko MSAPan (zerbütxügünean) 10etik 16eala. 2 aste horietan estrenaldiak ostirale arrestiez eginik dirate arrestiko 6etarik aitzina.
Mika eta Sami animazaleak haurrek galteztatürik :
26 urtez Berrogaineko LARPS edo Bixta Eder lizeoan züzendari egonik, Christophe Gaget erretretalat joan da.
Arte hortan lizeoa 130 ikasleko lizeo batetarik 350ekoalat igaran da.
Kopürü horren emendatzeaz gain, zer kanbio izan den erraiten deikü Christophe Gaget züzendari ohiak :
Ikaskoli izeneko koli ala saskiak arrajiten dira !
Xiberoko ikastolek proposatürik, hebenko ekoizpenak erosten ahal dira koli horier esker.
« irati », « ahüzki » eta «orhi » izentatü dütüe hiru saski horiek.
Konfitüra, gazna, axoa, xiberoko ekoizpen famatüenak edireiten ahal dira.
Ikaskoli.eus webgünean egiten ahal dira manatzeak ikastolaren süstengatzeko ala sinpleki egüberriko opari eder baten egiteko.
Manatü eta, züek haütatü Euskal Herriko 60 günetan biltzen ahal dütützüe saskiak.
Eric eta Allande basabürüko ikastolako bi aita:
Igan astean biltza nausian ohitarazi dütüe.
Sartze hontan "Maule agerian" libürüa argitaratü düe, bide bazterreko hil harri eta kürütxeen zerrenda jarraikitzen düe, « Ainerak » izeneko xede nausian jakile gisa lagüngoa emaiten düe eta Vincent Moulia lehen gerla mundialeko desertore famatüaren üng£ürüan lan bat abiarazi düe.
Xehetarzün güziak Robet Elizondo Ikerzaleak alkarteko lehendakariarekilan :
Sarde Sardexka alkarteak janari sano eta lekükoaz sentsibilizatzeko egünaldi berezi bat antolatzen dü igante hontan Urdiñarbe-Lanbarako "Peko Borda" etxaltean.
Goizanko 10etarik arretiriko 5ak arte iraünen dü eta 6 euro koste dü baskaria barne!!
Jenofa Irubetagoiena antolatzailea:
Izenaren emaiteko, klik: https://www.helloasso.com/associations/sarde-sardexka

