Berriak

Hori salhatzen düe frantziako ikasle sindikatü haboroxenek.
2018 plantan jarri zen logiziel berri horrek « admission postbac » webgünea ordezkatü dü.
Arrenkürak zoin diren esplikatü deiküe igaran astean ikastaroz günütüan Gillen eta Justin ikasleek :
Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko laugerrenak Parisen ziren arramaiatzaren 8 an.
RAHMI izeneko organismo publikoak filma llabürreko txapelgoa bat antolatü züan Akitania mailan, Frantzian etorkinen ekarpenak aitzinean jarteko.
Ikasleek bestaldetik Mauleko espartina lantegietara jinik ziren emazteen ebilbidea kontatü düe « Ainherak » llabür metrajean, horik oro eüskaraz.
Amaia Toureuil ikaslea beha ezazüe :
Aurten lehentze xiberoko inganio güne bat osoki eüskaraz !
Aloze eta Mauleko günetaz gain Idauzen 40 haur bildüko dira, bena hük eüskaraz baizik txostakatüko dira.
Zentroko arduradün den Ilora Capot Thornary-k xehetarzünak eman dereizkü :
Izen emaiteak neskenegün hontan eta dagün asteazkenean Atharratze eta Mauleko zerbütxü günetan. Bestela deitzen ahal düzüe 06 77 85 80 06 telefono zenbakilat edo idatz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Baxoko probak abiatü dira goiz huntan (asteazkena)
Usatü bezala azken urte horietan, filosofiarekin hasi dira terminaleko ikasleak
Dagün astean aldiz ahozko handia lantüko düe
Ohartaraz dezagün jadanik « parcoursup »hots dagün urteko ikasketen nahien arrapostüak jadanik ukenik dutuela
Sohütako lizeorat hüllantü gira goiz huntan:
Dagün sartzea prestatzeko Xiberoko müsika eskolako bortak zabalirik egonen dira aste hontan : asteazkenean egün osoan eta neskenegünean goizaldi osoan Mauleko egongiarat hüllantzen ahal zide.
Aurten 8 erakasle üngürüratzen dira aste osoan 100 bat ikasleer akordeoi, piano, trompeta, panderoa, klarineta, saxofoia, gitarra eta bateria erakusteko.
Xehetarzünak Soazic Pinot-rekilan :
