Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Xiberoko ikastoleen urtebürüko animazio taldeak antolatürik, Prefostako sütondoan bildü da 50 jente.
Libe Goñi Garate seaskako lehen anderenoa eta Margaita Etxart xiberoko ikastolako lehen anderenoak ikastolaren lehen ürratsak esplikatü ondotik, Etxeko izan eta diren Jean Michel Liguetx eta Daniel Lagune-n lekükortarzünak behatü dütüe.
Peio Jorajuria seaskako lehendakariak harek iraganeko eta oraiko borrokak aipatü dütü.
Parada izan da ikastolak xiberorari eta eüskarari ekarri düana gogolat ekarteko.
Azaroaren 22an indüstriaren egüna eginen da Xiberoan.
Urte oroz bezala, eta eraikuntzaren egüna egiten den bezala, indüstriaren egüna arrajiten da.
Erran behar da langilez gose dela Xiberoko indüstria, 1000 langile eta 4O entrepresa joanarazten beidütü
Langilen mentsaren arrazo nausietarik bat da ezagütza mentsa ala faltsüa
Hartakoz enpresen borta zabaltzeak eta job dating hots entrepresa bürüekin elgarrizketak proposatzen dütüe
Benat Elkegarai CCI eta ODACE xiberoko nausien alkartearen izenenean:
Xiberoko euskalkiak interesa pizten dü, Koldo Zuazo-tik land, Berriz xiberoaz eta xiberoko eüskaraz inkesta bat abiatü beita.
Oraikoan Finlandako ikasle batek dü hori abiarazi, eta Larranen egon da partikülarzki horren joanarazteko
Keileigh Karinen ikasle gazteak tesia bat sortüko dü inkesta hortarik, helbürüa delarik ikustera xiberotarrek zer lotüra düen beren hizkuntzarekin
Keileigh Karinen:
Bilbo, Gasteiz eta Donostiaren ondotik ostegün hontan, Baionan "euskaraz ahoskatzeaz" badate ikastaldia.
Euskaltzaindia da hitzordu horren antolazale ;
Maider Bedatsagar euskaltzaindiaren ahoskatze batzordean da:
Izenaren emaiteko idatziz: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.; eta telefonoz: 05.59.25.64.26.
Ikaskoli izeneko saskiak beharrezkoak dira Xiberoko ikastolentako.
Horien saltzeari esker, lanpostü oxo baten finantzamentüa segürtatzen da
Aurten berriz , hebenko xiberoko mozkinekin beterik diren saskiak proposatüko dira egüberri beno lehen.
Hiru saski prezio apal batetik prezio goraxago batetarat : Basabürüa, pettarra eta arbaila izentatürik izan direnak.
Haboroxiak hegoaldean saldürik balin badira, orai danik züenak manatzen ahal dütützüe iakstolako webgünean : ikaskoli.eus
Ekaitz Mazusta ikatolako aita bat:

