XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Aurten korrikarik ez !

Bena halere momentüa markatürik izanen da : « bultza eüskara » ekitaldia antolatzen dü AEK-k Eüskal Herri osoan.

Xiberoan neskenegünarekin date martxoaren 27an. Eüskaraz bizi diren elkarteak kümitatürik izan dira.

Mauleko merkatüan hitzordüa emanik izan da egüerditan txalaparta, bertso, marrazki eta kantoreen artean eüskaraz gozatzeko !

 

Joseba Garai gaü eskolako erakasleak xehetarzünak eman deizkü :

Previous Next

Integrazio batzordea 1999 an sortü zen ipar Eüskal Herriko ikastoletan. Bere helbürüa da, ahalmen ürriko haurren edo haur elbarritüen lagüntzea ikastoletan.

Haur bakotxak lagüntzale baten beharra badü gelan eta artetarik kanpoan ere.

Haur batekin hasi baziren hatsarrean, aurten 118 haur badira.

Hartako sos biltze kanpainak antolatürik dira ikastola bakotxean integrazio batzordearen alte.

Hitzordüa emaiten deizüe bixkotx, diska eta zakü salmenta batentako eta züen galtoer arrapostü emaiteko, martxoaren 27 an Mauleko merkatüan.

Maite Erremundegi:

Previous Next

Dagün martxoaren 6an Alozeko eta Sohütako ikastolek beren bortak zabaltüko dütüe.

Eperra, hots Sohütako ikastolako haurren kümita:

Basabürüko ikastolako haurrena:

 

Alozeko ikastolako bortak zabaltü dütügü egitaraua eta erakasle berrien ezagützeko.

38 ikasle dira aurten, eta horietan 13 ikaslek kolejioko bidea hartüko düe dagün urtean.

Maila zonbaitetan 3 edo 4 ikasle baizik ez direnez, erakasleek denbora hartzen ahal düe haurrekin, eta mailak nahasten dira.

5 erakasleetan 2 berri sartü dira aurten : Mattin Heguiaphal frantses erakasle gisa eta Iruñako Sofia euskara erakasle bezala.

Sofia eta Mattin :

Erakasle, aitetama eta haur zonbait jüntatüko dira dagün martxoaren 6an, goizeko 10 orenetarik oren bakotxak arte xiberoko ikastolen ezagütarazteko.

Previous Next

Aitetama, erakasle, haütetsi, süstengazaleak... Astehartean jente hanitx baziren Maulen, Xiberoko eskolek galdüko dütüen erakasle postüen salhatzeko.

Liginaga, Maule, Garindaine eta Idauzeko eskolak dira postü galtzetaz hunkirik Xiberoan. 

Han ginen: 

Previous Next

Garindaine bena ürrünagotik ere jente hüllantü da erakasle lanpostü osoaren zerratzearen salatzeko.

26 ikasletarik 22tala igan behar lirate dagün urtean.

2 andereñotarik bakotx batetalat apaltzeak, gela bakotx bilaka lio Garindaineko eskola; horrek dütüan ondorio oroekilan.

Eskolako etxeko eta herritarrelibatengana (Dominique Casanave, Nadine Boscq eta Lucienne Lartigue) joan gira:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan