XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Eüskara ikasi nahi??

Sartzea hüllantzen ari da, ürrietaren 5ean beitate.

Bena lehenago izena eman behar..

Hortako dagün asteala arte parada badüzüe astelehenetik ostiraleala goizanko 10etarik 12.30tala edota 15.30tik 19tara permanentziak betira bene bülegoan.

Xehetarzünak Niko Guiresse erakaslearen'gandik:

Gaü eskola Mauleko xerbütxügünean edirenen düzüe, edo deitzez 05.59.28.78.94 zenbaki berrilat!

Previous Next

Haur ttipientako ere aste huntan sartzea da !

2016 urtean Xübükota haurzaintegia Maulen sortü zen.

Lüxi Agergaray eta Marie-Do Urrutyk 14 haur zaintzen dütie. 8 haur egünean haurtzaintegilat hüllantzen dira.

 

Aurten haurren begiratzeko galto hanitx üken dütie.

Hortako langile bat haborokin hartzea erabaki düe : Valérie Rosier.

Hunek azaroetik aitzina 2 haurrer batzarri eginen dü azaroetik aitzina.

Dagün urteko güne berri baten txerkatzen ari dira, oraikoa 12 haurrentako ttipiegi izanen beita.

Xehetarzünentako, 06 32 62 61 47 zenbakialat deitzen ahal düzüe.

Lüxi eta Mari-Do :

Previous Next

Irria ageri bazen haur haboroxien begitartean, gehitüenetan ez, maska jauntsirik beitzüen!

Covid planeta dela eta zer kanbio baden eta horiek zer ondorio düen, besteak beste, erraiten deiküe Oihana Larrandabürü Sohütako Eperra ikastolako züzendaria eta etxekoelibatek:

Erreportaje osoa:

Llabürtürik:

Urte hontan 93 haur dütüe, 61 ama eskolan 32 lehen mailan.

Eüskara ez da beste mintzaje bat bezala estimatürik

Euskara ez da beste mintzaje bat bezala estimatürik ikasketetan ere..

Huna zer bilan egiten düen Xiberoko erakasle elebidünek.

Ikasketak aitzinatzen diren bezala, euskararen leküa ttipitzen da.

Ejemplü gija, Sohütako lizeoan, emeki emeki, eta urte oroz, euskarazko kurtsoak apürtzen dira elebidün eskaintza aitzinean ezarten delarik.

Robert Elizondo istoria erakaslea da partikülarzki hunkirik, jakitez bere formakuntza berak finantzatü eta lanetik kanpo eraman.

Ikasleak eta erakasleak denak galzale dira ikustez euskarari bürüz eramaiten den politika 

 

Aitzina Mazusta, Robert Elizondo eta Edurne Apezetxe erakasleak: 

Gaü eskolako ikastaldia ürrentürik !

 Nahiz eta aurtenko ikastaldia hein bat arramoldatürik izan den, 20 bat ikasle hüllantü dira aste batez Gaü eskolako ikastaldialat.

 Barnategirik ez zen segürtantsa neurrien errespetatzeko, ordüan ikasle bakotxa bere aldetik joan da 5ak eterditik aitzina.

 Üsatüz bezala goizetan kurtsoak üken dütüe Gaü eskolako erakasleekin eta arrestitan kontserba tailer bat eta irrati tailer bat proposatürik izan zaie eüskara zerbaiten egitez ikasteko, kurtsoetarik kanpo.

 Irrati tailerran zentako Xiberotarra ikasi nahi düen galtatü deiegü !!

 

Ikastaldiko ikasleak : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan