XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Xiberoan ere « Euskaraldia » harrotzen ari da !!

MEmentoko 100bat xiberotarrek pertsonalki beren izena emanik düe, eta 10 bat herriek ere. Helbürüa da lehen hitza euskarazen emaitera, hamar egünez, azaroaren 23tik abentuaren 3rat. Hartakoz bi kategorria, eüskara kunprenitzen düen “beharriprest” izenekoak eta “mihiapitz” Euskara emaiten direnek. Biak eüskaraz lehen ürratsaren egiteko prest direla jakinarazteko “badge” ttipi bat ukenen düe atorran extekatzen ahal düküena Zuek ere Euskara eta xiberotarra lagüntü nahi balinbadüzüe edo internetez izena emaiten ahal düzüe, edo neskenegünean Mauleko merkatüan Iulen Guiresse:

Xiberoko Gaü Eskola abiatürik!

Xiberoko Gaü Eskola abiatü da 73 ikasle eta 11 erakaslerekin. Maulen kurtso emaiteaz gain, Aloze eta Urdinarben ere kurtso emaiten düe. Ikasleetaz gain, erakasleen aldetik ere botzik dira; ezen 3 langile eta 8 lagüntzale beitütüe. Niko Guiresse langilea:

Xiberoko Gaü Eskolaren sartzea laster.

Xiberoko Gaü Eskolaren lehen kurtxoak emanik izanen dira ürrieta lehenetik goiti, arte hortan, izenen hartzeko permanentziak etxekiko dira setemearen 21a arte. Izenak emaiten ahal dira Gaü Eskolala joanez goizez, 10etarik 12.30 arte eta arrestiriez 15.30etarik 19.30etarat eta deitzez telefona zenbaki hontarat : 0559191844 edo mail-ez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Kurtxoak emanen dira Maulen bena galtoa balinbada herrietarat joaiteko prest dira sei ikasle balinbada gütienetik. Bestalde, EGA diplomaren prestatzeko kurtxoak emanen dira eta ere batua ikasi nahi balinbada . Niko Guiresse :

40.sartzea Basabürüko Ikastolan!

Baldintza ezinago honetan abiatü düe urtea 34 ikasleek. Audela xede hanitx dütüe, erleen üngürüan; dener hika aritzea (hots putikoer TOka ari diren bezala neskatiler NOka aritzea); diska baten hontzea 40.urtearen ospatzeko eta beste. Bestalde, etxekoek euskararen ikasteko talde bat abiatü gei düe. Maider Sarasola andereñoa:

Basabürüko «Haize hegoa» SRPI eskola hitzarmen bidean

Ligi, Liginaga, Hauze, eta Santa Grazi biltzen dütüan «Haize hegoa» SRPI eskola juntatzeak, hitzarmen bat izenpetü behar lüke hezkunde nazionalarekin. Hola dagün 3 urteetan, nahiz eta haur kopürüa apürtü, erakasle postüak etxekirik lirate. Aurten Santa Grazi juntatü da haren eskola zerratü beita, haatik ber denboran Etxebarre elki da. Horiek hola 26 haur badira. Iragan urtean elebidün saila abiatü zen, eta haur haboroxienek jarraikitzen düe. Halere azpimarratzekoa da Santa Graziko haurrentako bide hanitx egiten düala, astean 520 km! Pierre Carricart :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan