XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Bixta eder lizeoan alkartarzüna ere bai programan da

Nazioarteko alkartarzünaren astea date dagün astean. Parada hortan Berrogaineko Bixta Eder edo LARPS lizeoak egünaldiak antolatzen dütü azaroaren 20etik 24ala. Egünaldien aipageiak ipar/hego harremanak eta bizigia txarren üngürüan dirate, helbürüa delarik ikasleen ohartaraztea. Hortarako, Filipinetako praubeen edo gabezia gorrian direnen kartiel bat plantan emanik date lizeoan berean. Lizeoko eta San Frantses kolegioko haurrak oro taldeka iraganen dira delako kartiel hortarik. Horrez gain, ostegünean forum edo informazione trükatze bat antolatürik date alkarte hanitxen parte hartzearekin. Christophe Gaget LARPS-eko zuzendaria :

Atarratzeko ikasleak kasetalari lanetan Bizkaian !

Atarratzeko kolegioko elebidün saileko 5 & 4.ekoak Bizkaiarat joan dira bidajez. Eüskaraz mintzatzeaz gain, bisita zonbaiten egiteko parada ukan düe. Eta lan sail desbardinetaz alkarrizketa zonbait egin dütüe. Hots kasetalari lanetan erauntsi düe 4.eko ikasleek. 5.ekoak argazki hartzen ari zirelarik. 4. ikasleak :


Gillen Aranburu :

Katti Garikoitz :

Marie Urruti :

Joana Barcos :

Lorea Restoyburu :

eta hona zoin kantoreek düen arrakasta haboroena üken bidaje denboran: :
San Frantses kolegioak ere eüskara proposatzen !

Mauleko San frantses kolegioak sartzea egin dü, bere sail elebidün berriarekin. Nahiz eta orenak ez diren ofizialki kontatürik, bi erakaslek kurtsoak eüskaraz proposatzen dütüe. Hala, eüskara, kirola eta arte plastikoak eüskaraz iragaiten dira 6. eta 5.ekoentako. Orotara, 14 ikaslek eüskaraz amiñi bat ikasiko düe. Beste berritarzün nausia züzendari berri bat izatea da, Donaixtiko André Larralde lehen aldikoz züzendari izanen beita. Hola San Frantses kolegioak züzendari eüskaldün bat düke. Bestalde, aurten 16 ikasle sartü dira 6.ean ; orotara 135 dira, horietarik 55 barnategi arraberritüan egoiten direlarik. André Larralde züzendaria :

Basabürüko ikastolan ere ikaslezionearen gütitzea sendi da

Basabürüko eskola ororetan bezala, haur heinaren apaltze bat senditzen da ikastolan. Oro konta, 34 haurrekin, aitzineko urteari parekatzez apaltzea ttipi da, bena ondoko urteer so egitez ez da ikusten nola emendatzerik izaten ahal den. Ikastola hontan, 4 egün eta erdiko antoladüra begiratü da oranokoan aurtenko, TAP edo Eskolaz Kanpoko Aizinarteak arrestiriko libertitzeen animazaleak dohainik direno. Bigerren urtekoz ere, Alozeko eskola berri berrian egin da sartzea. Xehetarzünak Joana Arhancet züzendariarekin :

210 ikasle aurten Champo lanbide lizeoan.

Champo lizeoak ere bere sartzea egin dü 210 ikaslerekin. Horietarik 170 barnategian egoiten dira, zeren eta hanitx hürrüntik horra beitira. Jakin behar da lizeoak fama hona düala bere sailean, eta ikasleek eskolatik elkitzekoan zalhe edireiten düe lana. Jean Bourda züzendaria:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan