Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Xiberotarsa baten kronika : HAR EMAN
Emankizüna
Bertso-kobla Kronikak
Artxiboan



36 urtez Xiberoko Sindikataren züzendaria egon ondoan erretreta hartü berri dü Milou Castan Atharraztarrak. Botingoan egin diren lan nausien bildüma egin deikü. Oritzapen hoberenak edo egin ahal izan ez düana kontatü deikü. Azkenik eta hebentik aitzina, bere denbora zertan baliatüko düan, salatü deio Laurentx Etxegoin lankideari. Entzün Milou Castan Xiberoko Botingoako züzendari ohia 36 urteko bildüma egiten.
Xiberoa Herri alkargoaren bilküran bi aipagei nausiak izan dira, alde batetik, huraren etxerat ekartearen berantolatzea, Kontseilü Orokorrak egin nahi düan estüdioa eta bestetik, Kolektibitateen Erreformaren ondorioak Xiberoarentzat. Huraz egin nahi den estüdioak arrenküra sorarazi dü, huraren zatikatzea Xiberoan manera ezberdinez egiten beita. Herri zonbaitek badüe hura eta berek antolatzen düe zatitzea, hala nola Maule edo Altzürükü bezala, bestalde bada SAEP Sindikatak, hura banatzen düana herri andana batetan. Hots, estüdioak erakutsi behar lüke, huraren banatzea nola egiten den eta zer preziotan. Bestalde, Kolektibitateen Erreforma urte ondarreko egin nahi da, Xiberoarentako ez date kanbiamen handirik, jadanik Xibero osoa Herri Alkargoan delakoz, salbü Lixoze herriarentako Alkargoan sartüko denarentako.
Eüskal-Herriko Garapen Kontseilüa eta Eüskal-herriko Haütetsien Kontseilüak, hiru mintzaldi parteharzale antolatü dütüe, Eüskal-Herriko zerbütxü püblikoetan diren desafioaz eztabadatzeko. Lehen biltzarra üztailaren 5ean Maulen eginik izan da ondotik asteazkenarekin Bastidan eta ürrentzeko ostegünean Irisarrin. Bilküra horietan haütetsiak, zerbütxü püblikoen erabilzaleak eta zerbütxü eskentzaleak hor ziren. Bakotxak bere sailean bildü eta eztabadatü ondoan, berriz bildü dira algarrekin haien proposamenen partekatzeko. Hortarik landa, llabürpen bat eginen da eta berriz ere, partaide, haütetsi eta garapen kontseilüen artean lan bat eramanen düe. Lan honen helbürüa delarik, Eüskal-Herriko zerbütxü püblikoen eskema baten soraraztea.
Euro aginduaren salatzeko, dimamikak aitzina jarraikitzen dü. Lapurdi eta Baxenafarratik landa, Xiberotarren aldi da akanpalekü baten antolatzeko eskübide zibil eta politikoen alde. Akanpaleküa plantatü ondoan informazionearen zabaltzen iragan düe üztailaren 11ko egüna. Biharamenean asteartearekin, hitzordü nausia emaiten düe egüerditan giza kate baten antolatzeko, arrestiri aphalean aldiz, euro aginduaren kontreko taldeko botz eramaileek hitzaldi bat eskentüko düe, ondotik Sagarren denbora filma hedatüko düe. Asteazkenarekin informatzen jarraiki ondoan, arrestiriko 18:30tan manifestaldi bat antolatzen düe akanpadaren ürrentzeko. Esperantxa düe jente agertüko dela eta horien artean ere haütetsiak.


















