Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
egun bat hitz bat
Emankizüna



Üsatü bezala, bata bestearen gibeletik, Mauleko Kontseilüko 21 püntüak adostürik eta bozkatürik izan dira. Horien artean, huraren prezioa %1ez emendatüko da, plomatze batetara heltzeko xedearekin. Beste püntü nausietan, külturaren büdjeta orai artinoko heinean etxikitzea eta eüskararen presentzia agertzea. Bestalde, Agenda 21 aitzina doa, bost norabide finkatü dütüe. Ürrentzeko, Hedexuritegia aipatürik izan da, Mauleko herriak 3 miliu euroko inbestizamentüa eginen dü sortüko düan hedexuritegi berrientako eta lür txerkatzen ari dira.
90 jente, depütatü bat ,zenatür bat eta 10 aüzapez, horietan 2 kontseilü orokorrak, Xiberoan Bateraren Biltzarrean ! Ez da düdarik interes handia piztü düala Eüskal-Herriko kolektibitate proposamenaz egin den biltzarrak. Erraiten ahal da ideia horrek bide egiten düala, zeren mahainaren üngürüan ziren haütetsi güziak, izan ditian eskerreko edo esküineko, ados beitira

"Lürraldeen Erreformaren" kari, Departamentüko Lürraldearen karta berria berriz ikusiko beita, "Eüskal-Herriko Haütetsien Biltzarrak" mozione bat bozkatü dü, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenafarroa lotürik izan ditian karta berrian. Mixel Etxebest "Eüskal-Herriko Haütetsien Biltzarrako" lehendakari ordariak, galtoaren zergatiak agerazi dütü. Historikoki Eüskal-Herrian izateaz gain, EPFL, Eüskal Mendia, Osagarri edo Eüskara sailetan, sail zonbait baizik ez aipatzeko, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenafarroak lan egiten düe, bena beti berex agertzen dira. Nahiz eta ez den jakinik noiz bürütüko den "Lürraldeen Erreforma",
Kirol günearen üngürüko lanak ürrentzen ari direlarik, Mauleko Herriko-Etxean arraberritze obrak abentüan hasiko direla, jakinarazi dü Herriko Kontseilüak «
Batera Plataformak kanpaina berri bat hasten dü azaroa hontan ! 2010ko herri galtokaren ondotik,



