XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Haüteskundeetako lehen ützüliaren karietarat, mahain üngürü bat antolatürik zen barda Xiberoko Botza irrati hontan. Aurkezten diren 6 haütageiak bildürik züen beren programak eta xedeak presentatzeko gure behazaler : Marc Leroy (NPA), Gilen Iriart (EH Bai), Pierre Etxekopar (Front de gauche), Arnaud Villeneuve (PS), Jean Pelle Iriart (Force 64) eta Mixel Castang (Divers Droite) dira haütageiak.

Emankizüna bere osotarzünean entzün :



Ohartarazten deizüegü gaüaldi berezia proposatüko deizüegüla dagün igantean, martxoaren 20an, arrestiriko 6 orenetarik goiti, Atharratzeko kantonamentüko emaitza güziak zabaltüko deitzüegü eta haütagei ezbardinen ihardokitzeak entzünen dütügü.
Bigerren ützüliko ere bai eztabaida antolatüko dügü martxoaren 24ean, gaüko 7 orenetan, xüxenean.

Eüskal Herriko independentzia ametsa gidatü züan Telesforo de Montzonek, bere hiltzearen 30 gerren urtebürüa ospatzen da martxo hontan. Honen kari, ekitaldi andana bat antolatürik dira bere omenez eta omenaldia eginen zaio martxoaren 13an Bergara bere sort herrian. Sail ezbardinetan eraman dütüan lanak gora aipatüko dira. Haren mezüak sekülan beno zentzü handiago dü egünko Eüskal-Herrian sortü den bakearen bideko egoera berrian. Baieztatürik izan zaikünaz Larraineko delegazione bat parte hartüko dü iganteko omenaldian.

Entzün Martin Garitano omenaldiaren antolazalea :

Atarratzeko kantonamentüko bozkak martxoaren 20 eta 27an iraganen dira. Düala 7 urte bezala, 6 haütageien artean beharko düe Basabürütarrek haütatü. Jean-Pelle Iriart Alozeko aüzapeza prsesentatzen da Force 64 taldearen süstengüarekin. Alderdi sozialistatik hüilan den Arnaud Villeneuve Atarratzeko aüzapeza  izanen da. Front de Gaucherentako Pierre Etchecopar date, EHBai koalizione abertzalearen izenean Gilen Iriart, Michel Castan Atarratzeko zinegotsi esküintiar independentea eta azkenik Marc Leroy-k NPA alderdia ordezkatüko dü. Xiberoko Botza irrati hontan haütageiekin hitzordüak antolatzen dira. Martxoaren 11an ostiralea Marc Leroy, 14an astelehena Pierre Etxekopar, 15an asteartea Arnaud Villeneuve, martxoaren 16an asteazkena Jean Pelle Iriart, 17an ostegüna Gilen Iriart eta 18an ostiralea Milou Castan. Kronika horik goizanko 8.10tan eta arrestiriko 18.10tan hedatüko dira eta haütagei bakotxak bere proposamenak eginen dütü. Horrez gain, 6 haütageiekin mahain üngürü eztabada hedatüko da martxoaren 15ean arratseko 20etan Xiberoko Botzean. Azkenik, haüteskunde gaüaldi berezia eginen da martxoaren 20an 18etarik harat, emaitzak eta haütageien ihardokitzeekin.

Entzün Laurentx Etxegoin Atarratzeko kantonamentüa presentatzen :

Emaztearen egüna ospatzen da martxoaren 8an. Azken urteetan, aitzinamentü zonbait lortürik izan badira ere, berdintarzünala heltzeko ürrats handiak egin beharko dira orano. Eta ez da güti horren erraitea. Emazteen kontrako bortizkeria lehenik ez da ttipitzen. Iragan urtean 50 000 bortxaketak salatürik izan dira. Bi orenetarik emazte bat bortxatürik da Frantzian. Aipatü 50 000 bortxaketak, horietarik 40 000ko bat, etxen eginik da eta bortxatürik izan diren emazte horien erdia, 18 urteak gabe bortxatürik izan da, aita da izan haboroenik bortxazale izan dena. Bestalde, beren bizi lagünaren ganik edo senarraren ganik jasan bortizkeriaren ondorioz, 2 egün eterdiz emazte bat hiltzen da, beti Frantzian. Ororen gainetik, bortizkeria fisikoak jasaiten dütüen emazteen % 8 ak baizik ez dütü salatzen indarkeria horik. Aipatü zenbaki güzi horien artean, ez da aipatzen, esker txarra mehatxüa edo eten gabeko gütiesteak, egün oroz eta egün oroz bizitürik direnak emazteen ganik, eta emeki emeki higatzez higatzez, emaztea erhausten düana. Bestalde, lan mündüan, soldaten sailan, ezberdintarzünak edireiten dira orano. Politika sailan ere, gütti dira emazte haütetsüak. Eta egün oroztako bizian, etxeko lanetan bakanak dira parte hartzen diren gizonak. Eta züen etxeen nola iragaiten da ?

Entzün Marie-José Thornary Zalgizeko aüzapez ohia :


Entzün Christelle Mange Sohütako aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan