Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Apirilaren 20an estrenatü da Mauleko «Epizeria soziala». Honen kari, Georges Labazée Kontseilü Orokorreko bürüa Xiberoala jinik zen. Departamentüan holako egitüren lagüntzeko prest dagoela zeion. Xiberoko lürralde bezalakoek bizi düen medikuntzako arrenkürer bürü egiteko, «Osagarri Etxeen» plantan ezartearen alde da, bena azpimarratüz, Kontseilü Orokorrak lagüntza baizik ez düala ekarten ahal, Osagarri plangintza Estadoaren gain delakoz. Bestalde, delako "Xiberoko bidea" dela eta, urte ondarreko, bideak honk lezazkeen hiri eta hiritar güziekin konzertazio bat eginen dela erran deikü.
Entzün Georges Labazée Departamentüko Kontseilü Orokorreko bürüa :
Apirilaren 22an Frantziako Lehendakarigoako bozkak ziren. Orotarat, hamar bat haütagei bazen haütatzeko. Xiberoan, lehen ützülüarentako parte hartze hona izan da % 82.27koa. Xiberoan aitzinean agertü dena alderdi sozialistakoa François Hollande %32.45 botzekin, ondotik UMPko haütageia Sarkozy %19.65ekin, hirugerren leküan François Bayrou MODEMkoa %17.11 botzekin. François Bayrouk Basabürüan bere emaitza emendatü dü. Bestalde, Frantzia mailan bezala, Front National - bazter esküineko alderdia emendatü da gure eskualdean. Hona orokorkian izan diren emaitzak Xiberoko 2 kantonamentüetan.
Entzün Louis Labadot Esker alderdikoa :
Udalbiltza, Eüskal-Herriko haütetsien alkartea, berriz abiatzeko xedea erakutsi dü iragan martxo ondarrean Iruneko Fikoban. Eskerreko eta abertzale diren haütetsiek erran düenez, Eüskal-Herria NAZIO bat dela erraiteko, Eüskal-Herriaren aldeko xedeak sortzeko eta süstatzeko xedez abiatü nahi düe berriz Udalbiltzakoek. Xiberotik Ruben Gomez Liginaga-Astüeko aüzapezak berriz parte hartzen dü Udalbiltzan. Ruben-ek erran deikünaren araberan, esperantxa da Xiberoarentako düala dozena bat urte abiatü zen xedea berriz xütik ezartea. Irunen egin bada presentazionea, dagün biltzarra apirilaren 14ean eginen da Hendaian Ipar Eüskal-Herriko haütetsientako hersatürik.
Entzün Ruben Gomez Liginaga-Astüeko aüzapeza :
Igaran astean aipatzen geneizüen gure ühinetan, bilküra pübliko bat egin zen igaran ostiralean Mauleko Zinka ostatüan.
Bilküra horren helbürüa zen sortzea talde iraünkor bat presionea egin lezakena Israelgo kolonialismoari, hots nola Eüskal Herrian gaüzatzen ahal den ”Boycot” kanpaina bat.
Gai honen lantzeko hor ziren Biarnoko AFPS ( Association France Palestine Solidarité) alkarteko kide zonbait.
Interesa handia sortü dü geiak eta haboro jakin nahian, AFPS alkarteko lehendakaria den Yves Goaer alkarrizketatü dügü, entzün :
Iratin eraman diren lanetan sos haboroena baliatürik izan da Xiberoko Botingoan. Olhen arraberritzea bide honean da, ürrentzeala bürüz doa eta animazio zentroa üdako zabaltzea esperantxa düe. Horrez gain, baratzen diren ihiztekagiak gütün azalen bidez alokaidüan ezarriko dira apirila ondarreko. Bestalde, Botingoaren kexüa handitüz doa "Eskualdeko Oihan Jabeen Zaintzale" den "COFOR" Sindikatak ONFaren proposamena adostü beitü, hektarakal 2 euroko legarraren ezartea. Azkenik, Botingoak agerazi düan karta berrian, Iratiko eremüa ikusten ahalko da mügarik gabe eta eskentza ezbardinak ere plazaratürik dira.
Entzün Sylvain Ayphassoro Xiberoko Botingoako ordezkaria :

