- Politika
- Agerraldiak: 3521
Maule hiriko xedeak
Üsatü bezala, bata bestearen gibeletik, Mauleko Kontseilüko 21 püntüak adostürik eta bozkatürik izan dira. Horien artean, huraren prezioa %1ez emendatüko da, plomatze batetara heltzeko xedearekin. Beste püntü nausietan, külturaren büdjeta orai artinoko heinean etxikitzea eta eüskararen presentzia agertzea. Bestalde, Agenda 21 aitzina doa, bost norabide finkatü dütüe. Ürrentzeko, Hedexuritegia aipatürik izan da, Mauleko herriak 3 miliu euroko inbestizamentüa eginen dü sortüko düan hedexuritegi berrientako eta lür txerkatzen ari dira.
Entzün Mixel Etxebest aüzapeza, Kontseilüko biltzarretik landa :