- Politika
- Agerraldiak: 3387
Manifestaldia mehatxatürik diren eskolako postüen etxekitzeko
Berrehün bat jente bildü da barantailaren 11an Mauleko plazan, eskola postü zerratzen gaitzesteko. "Haboroxe izan balira hobeki zatekeela" entzüten zen, emeki emeki Xiberoko eskola ttipien arrenküra izanen delakoz. "Hezkunde Nazionalak, nahitara eüskara eta frantsesa bizkar ezarten dütüala, posten zerratzeko püntüan lehia baten sortzeko, ez zepo hortara erortea" zeioien etxeko zonbaitek. Bestalde, ait'amen araberan "Helbürüa argi dela, zer nahi estakürüa erabiliz, posten zerratzea beita. Haurren heziketaren bizkar ezin dela sos pübliko ekonomiarik egin, eta gisa hontako erabakiak hürrünegi hartürik direla..." zeion haütetsi batek. Barantailaren 13an, Urdiñarbe eta Muskildiko eskolako etxekoek kümitatzen dütüe bi herrietako jente güziak, 4.00 etan eskolan eginen den algarretaratzean parte hartzera, tenore hortan Ikuskaritza agertüko beita. Montorik Ikuskaritzarekilanko hitzordüa barantailaren 14an arrestiritan düke eta Maulekoak gaüan Oloruen.
Entzün manifestaldian bildürik izan diren lekükotarzünak :