Legebiltzarreko bozkak arramaiatzaren 10 eta 17ean

Inprimatu

Arramaiatzaren 10 ta 17ko Legebiltzarreko bozketan parte hartzeko izenen emaiteko azken epea zen maiatzaren 18ean. Departamentüko laugerren eremüan, hots gure eskualdean, 13 haütageien artean haütatü beharko da. EH Bai koalizioko Anita Lopeperi hitza emanik, aldi hontan beste haütageiekin mintzatüko gira. EAJ-PNBk bere haütageiak badütü, Pako Arizmendi Garaztara da eta Philippe Duhalde Xiberotarra bere ordezkaria. Beren kandidatüaren ildo nausia da Ipar Eüskal Herriko Institüzio berezia eta ber denboran Biarnesek ere bat üken dezen, alde agertzen dira. Departamentüak eta Akitania eskualdeak dütüen eskümenak bildü ahal lezazke Institüzio honek, hebenko garapen ekonomikoa eta kültürala hobeki kontütan hartzeko. Bestalde, Eüskararen ofizialtarzüna eta Xiberoko Bidea xedeen alde agertzen dira EAJkoak. Bozken lehen ützülüa aitzin, haütagei bakotxari hitza eman deiogü, Xiberoko Botzean mahain üngürü bat hedatüko beita arramaitzaren 4ean astelehenarekin 19etan, parte hartü nahi düen haütageiekin.

Entzün Paco Arizmendi eta Philippe Duhalde EAJ-PNB alderdiko haütageiak :