XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Bortxatze sexuala, bortizkeria fisikoa ala psikologikoa, ahapaldiak, emazteak bortizkeria sexistaren jasaiteko hanitx parada dü ! Azken urteetan, horren aitortzeko aitzinamentüak izan badira ere, ez zaiola hanixtarzün hori aski ezagützen eta podere püblikoen joka moldea, sobera axalezkoa baratzen dela orano, deioe Kolektibo Feministek. Azaroaren 25ean, "Bortizkeria Sexistaren Kontrako" egünaren kari, ekimen franko antolatürik dira egoera latz horren salatzeko. Ipar Eüskal-Herri hontan, kolektibo feministak algarretaratze bat antolatzen dü Baionan arratseko 18etan Herriko- Etxearen aitzinean. Ondotik, 21etan Miarritzen Royal zine gelan Nathalie Borgersen « Vents de Sable, Femmes de Roc » filma ikus daiteke, eztabada batez jarraikirik datekealarik.

Entzün Miren Aranguren Eüskal-Herriko Bilgüne feministako kidea :

Üsatü bezala, bata bestearen gibeletik, Mauleko Kontseilüko 21 püntüak adostürik eta bozkatürik izan dira. Horien artean, huraren prezioa %1ez emendatüko da, plomatze batetara heltzeko xedearekin. Beste püntü nausietan, külturaren büdjeta orai artinoko heinean etxikitzea eta eüskararen presentzia agertzea. Bestalde, Agenda 21 aitzina doa, bost norabide finkatü dütüe. Ürrentzeko, Hedexuritegia aipatürik izan da, Mauleko herriak 3 miliu euroko inbestizamentüa eginen dü sortüko düan hedexuritegi berrientako eta lür txerkatzen ari dira.

Entzün Mixel Etxebest aüzapeza,  Kontseilüko biltzarretik landa :

Kirol günearen üngürüko lanak ürrentzen ari direlarik, Mauleko Herriko-Etxean arraberritze obrak abentüan hasiko direla, jakinarazi dü Herriko Kontseilüak « Mauleko Gütüna »-ren azken alean. Püblikoaren batzarria hobetü nahi da lan horien bidez. Segürtantxako normetan izateko ere hobekuntzak ekarriko dira eta informatika pikoan ezarriko da. Orotara, 300 000 euroko inbestizamentüa eginen da. Bestalde, Jai-Alaiko lanak bide honean direla baieztatü deikü Mixel Etxebest aüzapezak, sargiak eta aldagelak berritzen dira hor. Ondotik, trebatze zelaiak freskatüko eta argitüko dira. Rugby zelaiako jargien peko gelak arraberritüko dira, eta ahalmen ürriko jenteer batzarriaren egiteko behar diren lanak eginen dira. Orotarat, hiru urtez miliu bat iraganik euroko inbestizamentüa egin da kirol günean.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

90 jente, depütatü bat ,zenatür bat eta 10 aüzapez, horietan 2 kontseilü orokorrak, Xiberoan Bateraren Biltzarrean ! Ez da düdarik interes handia piztü düala Eüskal-Herriko kolektibitate proposamenaz egin den biltzarrak. Erraiten ahal da ideia horrek bide egiten düala, zeren mahainaren üngürüan ziren haütetsi güziak, izan ditian eskerreko edo esküineko, ados beitira Eüskal Herriaren Kolektibitate bereziarekin. Jean Lassalle depütatüak aitortü badü ere ideiaz kanbiatü dela, xede horrekin bere postüaren galtzeko arriskü düala erran dü(…). Frederique Espainac zenatürak, sozialisteekin hitzeman düe xede hori defenditüko düela Parisen, hortarako, Eüskal-Herriko Haütetsien Kontseilüak behar dü bere gain hartü kolektibitate xede hori. Ondoko egüneetan, mintzaldi honen entzüteko parada dükezüe Xiberoko Botzako webgünean, artikülü honen pean.

Entzün Jean Lassalle depütatüa :


Entzün Frédérique Espaignac zenatüra :

Entzün Baterako biltzarretik landa lekükotarzün zonbait:

"Lürraldeen Erreformaren" kari, Departamentüko Lürraldearen karta berria berriz ikusiko beita, "Eüskal-Herriko Haütetsien Biltzarrak" mozione bat bozkatü dü, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenafarroa lotürik izan ditian karta berrian. Mixel Etxebest "Eüskal-Herriko Haütetsien Biltzarrako" lehendakari ordariak, galtoaren zergatiak agerazi dütü. Historikoki Eüskal-Herrian izateaz gain, EPFL, Eüskal Mendia, Osagarri edo Eüskara sailetan, sail zonbait baizik ez aipatzeko, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenafarroak lan egiten düe, bena beti berex agertzen dira. Nahiz eta ez den jakinik noiz bürütüko den "Lürraldeen Erreforma", "Haütetsien Biltzarrak" bere ikusmoldearen agerazteko parada züan, hots hortaz baliatü dira sinpleki, erran deikü Mixel Etxebestek.

Entzün Mixel Etxebest "Eüskal-Herriko Haütetsien" lehendakari ordaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan