Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Hitzez hitz
Emankizüna
HOROZKOPA
Artxiboan



Jacques Herrera Aiñharbearra izentatürik izan da berriz Xiberoko Alderdi Sozialistaren idazkaria. Jacques Herrerak alderdiko kideak eskertü dütü berritü düen konfiantxaren gatik. Bena ez dü gorde lan zama handia egin beharko düela ondoko hilabeteetan, bereziki herrietako bozken prestatzeko. Maulekoari so, exkerreko zerrenda zabal bat prestatzen ari zirela baieztatü deikü. Üdüriala, exkerrean bi zerrenda izanen dira lehen ützülüan pürü.
"Presoen aldeko" Baionako manisfestaldia, "Eüskal-Herriko Institüzio Bereziaren" galtoa ala abentüaren 15eko "Bake Konferentzia", hots Iparraldeko egoera politikoaz mintzatü zaikü berriki Gabi Mouesca Iparretarrak taldeko militante ohia. "Presoen Askatzeko" mobilizatürik jarraiki beharko dela azpimarratü deikü lehenik, eta "Institüzio Bereziaren" galtoari so orai artinoko batarzüna etxeki beharko dela zerbaiten lortzeko Frantses Gobernüaren eretzean. Aldiz, abentüaren 15ean Baionan eginen den "Bake Konferentzia", lehen ürrats bat dela erran deikü, konprenitzeko zer ürrats egin behar diren bakearen lortzeko.
"Arranjatzea edo konpontzea", hona 2012ko geia Ondarkinen Gütitzeko Astearen kari. Dinamika hau Europatik jiten da prebentzione eta konzientzia baten bilarazteko. Gure euskaldean Bil ta Garbi sindikatak dü aste hau kudeatzen. Bil ta Garbik Departamentüko Ofizialeko Kanberarekin
Lionel Beffre prefeta, Olorueko suprefeta, Xiberoko aüzapezak, haütetsiak, Xiberoko Botingoa eta turismako arduradünak bildü dira igaran azaroaren 17an Iratiko egoitza berrian. Düala hilabete zonbait Xiberoa Herri Alkargoak antolatü züan jünta baten segida bat da. Azken aldian, Xiberoko ekonomia eta laborantsa aipatürik izan bazen, aldi hontan turismoa da haboroenik aipatürik izan dena. Haütetsiek ikusten dütüen zailtarzünak aipatü dütüe, legediak arintzeko xedearekin. Bilküra honen helbürüa da, prefetak neurt dezan eskualdeko tenperatüra eta estadoaren posizionea presenta dezan xüxenean.
Frantziako hezkunde eta lehiakortarzünaren azkartzeko 35 neurritako "Hitzarmen" bat proposatü dü 


